Koarentena osterako lau plan aire zabalean

2020-04-12

Enkarterrin

Hilabete osoa daramagu koarentenan eta noizean behinka aldats egiten bazaigu ere, ziurtasun bat dugu: egun bat gehiago egun bat gutxiago da. Gero eta hurbilago dago elkar ikusteko eta gure kale, paisaia, toki eta zaporeez berriz ere gozatzeko unea. Gaur koarentena osterako lau plan proposatu nahi dizkizuegu aire zabalean eta aglomeziorik gabeko eskualde batean: Enkarterrin. Hauxe da, natura betean baina Bilbotik oso gertu. Goazen!

 

Bizkaiko hariztirik handiena

Null

Remendongo basoa Bizkaiko hariztirik zabalena da, Turtziozen eta Guriezoren (Kantabria) arteko mugatik zabaltzen dena. Leku sinestezina da ehun urtetik gorako zuhaitzen artean galtzeko eta horien estanpa eder eta aldakorrak hilezkortzeko: udazkenean bidezidorrak estaltzen dituen okre koloreko hosto-geruza, udaberria eta udako oparotasun berdea…

Armañongo Parke Naturalean dago Remendongo basoa. Edertasun handiko eremua da hau, ia birjina mantendu dena mendeetan zehar. Bere gailur eta basoen artean makina bat ibilbide eta ehundaka leize zabaltzen dira. Gailurren eta parkeko basoen artean, bide, ibilbide eta haitzulo ugari daude, ezin hobeak mendi-ibiliak egiteko eta naturaren ikusgarritasunaz gozatzeko. Hemen dago Pozalagua kobazuloa, munduko estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena izateagatik ezaguna.

Formazio hauek grabitate-legeei aurre egiten diete itxuraz eta mosaiko liluragarria osatzen dute. Kobazuloa Karrantzan dago, ikuspegi izugarriz eta bazter paregabez betetako haranean.

 

Abenturak zuhaitzen gainean

Null

Zer deritotzue hainbeste egunez konfinatuta egotearen osteko estrena zuhaitzen gainean askatzeari? Sopuerta Abentura zuhaitzetan abenturak izateko Euskadiko parkerik handiena da. Tibetar zubiak, tirolina zirkuituak, lianak eta abordatze sareak aurkituko dituzue hemen, besteak beste. Adrenalina eta barreak bat datoz hemen edade guztietarako, etxeko txikenek beren beharretara egokitutako ziurkitua ere aurkituko baitute.

Baserriz, dorretxez eta baselizaz betetako harana da Sopuerta. Abentura-parketik oso gertu igarotzen da Burdin Mendien Bide Berdea igarotzen da, Euskadiko luzeena (42 kilometro). Ibilbidea balio ekologiko handiko bazterrez eta industria- aztarnez gainezka dago. Bizkaiko industrializazioaren bihotzean barneratuko zara eta trenbide-tunelak zeharkatuko dituzu, burdinaren ustiapenak moldatutako ikuspegien artean.

Informazio gehiago: Sopuerta Abentura.

 

Deiadar mendia

Null

Aparteko aipamena merezi du Kolitza mendiak Enkarterri eta Bizkaiko gailurren artean. 879 metroko garaiera badu ere, inguruetako haranen 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu Kolitzak. Bizkaiako bost deiadar mendietako bat da, tontorrean sua piztu eta turuta jotzen baitzuten garai batean Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko. Eliza erromaniko batek koroatzen du gailurra.

Balmasedako Udaletxearen atzealdetik Pandozales auzoraino irteten den zidor batetik igo dezakegu Kolitza mendiraino. Ibilbideak 6 kilometrotan zehar gora egiten du, baserri, txakolin-mahasti eta pagoen artean. Kolitza Balmaseda, Artzentales eta Burgoseko Valle de Mena arteko muga naturala da.

Igoera zuri-beltzean markatua dago eta behar bezala seinaleztatua; beraz, ez dago galtzeko modurik. Ezin dugu Balmasedako Erdi Arokoko kaleak eta lekurik ikonikoenak, hala nola XIV. mendeko Zubi Zahar ospetsua, bisitatzeko aukera bertan behera utzi.

Info gehiago: Gailurrerainoko ibilbidea (argazkiekin).

 

Burdinaren ibilbidea

Null

Trianoko Mendietan barneratzen da ibilbide hau, hauxe da, Euskadiko meatzaritzaren eta industrializazioaren bihotzean. Mendiak lehenera etorri dira azken urteotan eta antzinako aire zabaleko meategiak berdegunez inguratutako lakuak dira gaur egun, natura oparoenaren erdian.

Ibilbidea Ortuellan hasten da, Meatzaldea - Peñas Negras Ekoetxearen aldamenean, eta maldan behera jarraitzen du Galdameseraino. Ibilbidean, meatzaritzaren aztarnak (pitzadurak, galeriak, meatze-kokalekuen aurriak, plano inklinatuak…) eta naturak bere horretara bueltatzeko duen ahalmena hautemateko aukera izango dugu, errekek gurutzatutako paisaia karstikoen artean

Ibilbideak La Magdalena meatze-haitzulo ikusgarriraino eramango gaitu. Sarreran Magdalena baseliza dago. Bidean aurkituko ditugun meatze-aztarnen artean El Saucoko meatzarien ospitale zaharraren hondakinak nabarmentzen dira, besteak beste. Gomendagarria da seinalatutako bidezidorretatik ez ateratzea.

Informazio gehiago: Ibilbidea PDFn deskargatu.

 

Albiste gehiago