Balmaseda

Bizkaiko lehenengo hiribildua

Bortedoko Jaunak, On Lope Sánchez de Menak, Balmasedako herria Hiribildu izendatu zuen 1199ko urtarrilaren 24an, eta Logroñoko Forua eman zion.Beraz, Bizkaiko Jaurerrian sortutako lehenengo Hiribildua izan zen.

Balmaseda, Bizkaiko lehenengo hiribildua, Gaztelara joateko derrigorrezko igarobidea izan zen eta horren ondorioz, Erdi Aroan merkataritza-enklabe garrantzitsua ere bai. Oraindik ere, bastida-motako Erdi Aroko hirigunearen eredua kontserbatzen du, luzeak eta estuak diren hiru kale paraleloez osatua, horiek guztiak kantoiez moztuta eta enparantza ezberdinetara eramaten dutenak; Iparrean San Severinoren enparantza, Hegoan Foruen enparantza eta Zubi Zaharra edo Muzarena, hiribilduan sartzeko sarrera zaharra zena eta egun Balmasedako ikur dena.

Aldi berean, ondare historiko eta kultural aberatsa du; San Severinoren eliza, Santa Klarako monumentu-multzoa, horren elizaren barruan Pasio Bizidunaren Interpretazio-zentroa duena, San Juan del Moraleko eliza, egungo Balmasedako Historiako Museoa dena, Horcasitas eta Urrutiako Jauregiak, Udaletxea, Eguzkiko Egutegi-Erlojua eta Boinas Lan Encartada Museoa, igarotako industria-erreboluzioaren lekuko mutua.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.balmaseda.net

Serbitzuak / Informazio gehiago

MUSEOAK
  • "Boinas La Encartada Museoa"
  • Balmasedako Pasioaren Interpretazio gunea
  • Balmasedako Historiaren museoa

BISITA GIDATUAK

  • Alboan

ZER IKUSI

  • Zubi Zaharra edo "de la Muza"
  • Horcasitas jauregia
  • Eguzkiko Erloju eta egutegia
  • San Severino eliza
  • Udaletxea
  • San Sebastián eta San Roque baseliza

OSTATUAK

JATETXEAK ETA TABERNAK

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK