Karrantza, ¿EscapadaRural 2025 ekimeneko hiriburua?
2025-10-11
Karrantzak, Bizkaiko haranik zabalenak, 2025eko landa turismoaren hiriburu bihurtzeko finalista da… eta zure botoa behar du!
Harritzeko moduko naturaguneak
Panoramika handiak, parke natural bat, sekulako basoak eta naturarekin bat egitera eta deskonektatzera gonbidatzen gaituzten paisaiak.
Munduan parekorik ez duen kobazulo bat
Pozalaguako kobazuloak estalaktita eszentrikoen pilaketa-errekorra du. Egitura horiek grabetateari aurre egiten diote itxuraz, forma apetatsu eta ezinezkoen mosaiko bat osatuz.
Istorioz betetako ondarea
Miretsi artelanak ezkutatzen dituzten ehun urtetik gorako elizak, baserriak, indianoen etxeak eta Pozalagua kobazuloaren aurkikuntzarekin lotutako fabrika bat.
Urriaren 26ra arte eman dezakezu botoa. Horretarako, sakatu beheko botoia. Eskerrik asko!
Bizkaiko haranik zabalena
Karrantza irudietan
❱ Pozalagua kobazuloak estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena du munduan
❱ Indianoen etxe bat Karrantzan. Hamarnaka etxetzar daude bailaran, zein baino zein dotoreago eta luxuzkoago.
❱ 19 eliza baino gehiago daude Karrantzako auzoetan sakabanatuta. Balio erlijioso eta arkitektonikoaz haratago, elizek nobleziaren eta indianoen aberastasun itzelekin lotutako istorio liluragarriak ezkutatzen dituzte
Dolomitas antzinako fabrikak lotura estua du Pozalagua kobazuloaren aurkikuntzarekin.
❱ Fresko barroko hau mendeetan zehar ezkutatuta egon zen Biañezko San Andres elizan.