Artzentales

Haitz harritsuz inguratutako haran pintoreskoa da Artzentales, garai batean garrantzi handiko trenbide-bidegurutzea izan zena. Trenak meategietatik irteten ziren kostaldeko karga-lekuetaraino, haranak zeharkatuz. Aspaldi eraitsi zuten trenbidea eta bere lekuan Burdin Mendien Bide Berdea aurkituko dugu gaur egun. Traslaviña auzoko tren geltokian du hasiera eta Bizkaiko luzeena da, 42 kilometroko luzerarekin.

Txikia izanda ere, interes handiko hainbat eraikuntza kontserbatzen ditu Artzentalesek, hala nola Horkasitas Jauregia, Miranda Dorrea edo Santa Mariako eliza gotikoa. San Antolinen multzoa ere nabarmendu behar da, ermita batek eta horri atxikitako zezen-plaza batez osatua, eskualdeko beste herrialdeetan bezala. Izan ere, Enkarterriko mendebaldeko ohitura izan zela zezen-plaza txikiak baselizen ondoan eraikitzea, erromeriak girotzeko meza ostean.

San Migueleko auzoan San Miguel de Linares eliza aurkitzen dugu, estilo errenazentistakoa, eta horren ondoan “Kontzejuaren Ametza" deituriko lekua. Bertan eskualdeko ordezkariak biltzen ziren Erdi Aroan, zuhaitzaren gerizpean babesturik. Jatorrizkoa ordezkatzen duen haritz bat ikus dezakegu hor bertan gaur egun.

Artzentales

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.artzentales.org

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Zer ikusi

 

Turismo aktiboa

 

Hotel eta landetxeak

 

Jatetxeak

 

Jangaiak