Trianoko Mendiak

Burdina eta Enkarterri bat etorri diran historian zehar, antzina-antzinatik. Erromatarrek jadanik ezagutzen zituzten Trianoko Mendien meatze-aberastasunak, eta errementarien trebetasuna oso preziatua izan zen Erdi Aroan. Nolanahi ere, mineral-hobien ustiapena ez zen XIX. mendera arte hasi.

Aire-zabaleko meategiek oparotasun handia ekarri bazuten ere, hainbat auzo desagerrarazi eta eskualdeko paisaiak erabat eraldatu zituzten, ezagutezin bihurtu arte. Azkeneko meategia 1993an itxi zuten, baina zutik mantentzen dira oraindik ere garaiko eraikinak eta hainbat meatzarien etxe. Eskualdeak ingurumena bere onera ekartzeari ekin dio azken urteotan, betiere ondare industriala mantendu eta suspertzeko helburuarekin.

Ortuellan dagoen Meatzaldea - Peñas Negras Ekoetxeak industriak denboran zehar paisaietan eragindako aldaketak dokumentatu ditu, ingurumenari buruzko sentsibilizazioa handitzeko asmoz. Meatzaritzak moldatutako ilargi- panoramikaz gozatzeko behatoki zoragarria da.

Antzinako meatze-trenbidearen lekuan Burdin Mendien Bide Berdea –Bizkaiko luzeena– aurkitzen dugu gaur egun, eskualdearen historia eta ondarea 42 kilometrotan zehar islatzen dituena. Barbadun ibaiaren arroa jarraitzen du Burdin Mendien Bide Berdeak. Anitza da fauna Natura 2000 sareko parte den ibilbide honetan: bisoi europarra, izokina eta sai zuria bezalako espezieak nabarmentzen dira, batik bat. Honako herri hauek zeharkatzen ditu Bide Berdeak: Traslaviña (Artzentales), Sopuerta, Galdames, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbena.

 

Informazio praktikoa

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Meatzaldea - Peñas Negras Ekoetxea

La Arboleda - Muskiz mendi errepidea, km 1,6 (Ortuella)

❱ Telefonoa: 946 338 097

❱ Ordutegia: Egunero 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara