Muskiz

El Pobaleko Burdinola

Burdin erakustaldia


Enkarterrin hain ugari diren baserriak eta dorretxeak eraikitzeko 3.000 iltze baino gehiago beharrezkoak ziren. Hemen egiten zituzten, El Pobaleko burdinolan, nabarrak, segak eta mailukekin batera. Baita garaiko jauntxoek dueluetan erabiltzen zituzten ezpatekin ere.

Muskizek pizturik mantendu du El Pobaleko sugarra XVI menditik. Burdinola Barbadun ibaiaren ertzeko ingurune eder batean dago, eta asteartetik igandera bisita daiteke. Larunbatetan eguerdiko 12:00etan, ordea, ikusi beharreko erakustaldi osoa eskaintzen du errementariak zuzenean.

El Pobal izenekora hurbiltzen den bisitariak hiru esparruz gozatzeko aukera izango du, hauek lotura estua dutela:

  • Alde batetik, burdinolaren eraikina osatzen duten aretoak, berau multzoaren eraikuntza nagusia izanik.
  • Bestaldetik, irin-errotaren gela, guztiz hornituta eta jarduteko moduan dagoena.E
  • Eta, azkenik, Salazar sendiaren jauregi-etxea izan zenak ordezkatzen duen egoitzazko izaeraren lekukotza, honek gotiko berantiarreko estiloa du eta XVI. mendeko aurreneko urteetan ere eraiki zuten olagizonen bizilekutzat.

El Pobal kanpora ere zabaltzen den museoa ere bada, eta lorategiak dituen eremu zabal eta eder batean, ura hartzeko sistema edo urtegia, berau Barbadun ibaiaren ibilguaren gainean altxatuta, eta emaria dike honetatik gordailu edo ateaitzin biraino garraiatzen duen 300 metroko ubidea: bata errotaren ondoan, berau hornitzeko, eta bestea, burdinolara atxikita, azken honek mazoaren gurpil nagusia eta enboloen gurpil txikiagoari eragiteko ura biltzen du.

Muskiz

El Pobaleko Burdinola

Burdin erakustaldia

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Pobal Auzoa
Ctra. Muskiz - Sopuerta
48550 MUSKIZ (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 629 271 516
Email:

Website

bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=60&t=1

Ordutegia / Oharrak

Maiatzaren 1etatik urriaren 31era eta Aste Santua:

—Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
—Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara.

❱ Urteko gainontzeko egunak:

—Asteartetik igandetera: 10:00etatik 14:00etara.

Bisita gidatuak:

—11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan y 18:00etan.

❱ Itxita: Astelehenetan, urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 25ean.

* Talde murriztuak izango direnez, bisitaldiak maizago egingo ditugu. Goizez, 10, 11, 12 eta 13etan. Arratsaldez, 16, 17 eta 18etan. Larunbatetan, goizeko lau bisitaldietan jarriko dugu mailua abian.