Ortuella

Ortuellaren jatorria Santurtzirekin lotuta dago. Izan ere, 1901era arte Ortuella Santurtziko parte izan zen. Garai hartan, Santurtzi, Sestao eta Trapagaranek kontzeju bakarra osatu zuten, Somorrostro bailaran, Bizkaiko Enkarterrietan, baina aipaturiko urtean kontzejua bitan banatu zen.

Ortuellan dagoen Meatzaldea - Peñas Negras Ekoetxeak industriak paisaietan eragindako aldaketak erakustea eta ingurumenari buruzko sentsibilizazioa handitzea du helburu. Behatoki aparta du meatzaritzak moldatutako ilargi-panoramikaz gozatzeko. Udalerriko erdialdean Bizkaiko meatzarien eta harri-zulatzaileen omenez egindako monumentuak ikus ditzakegu.

Ez oso urrun, Golifar auzoan, Apold-Fleisner kiskalketa labe erraldoi bat dago, kultura-ondasuna izendatua. Eraikuntza horrez gain, meatzaritzari lotutako hainbat industria-azpiegitura agerian daude, hala nola mineralen garbitegiak eta beruna garraiatzen zuten bagoneten bideak.

Ortuella

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Website

www.ortuella.eus

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Zer ikusi

Turismo aktiboa

Hotel eta landetxeak

Jatetxeak