Meatzaldea-Peñas Negras Ekoetxea

Ingurumenaren Interpretazio Zentroa

Meatzaldearen bihotzean kokatua, Meatzaldea-Peñas Negras Ekoetxea ingurumenari buruzko informazio eta sentsibilizaziorako ekipamendu bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak kudeatzen duena.

Ekoetxea Ortuellako udalerrian dago, Bizkaiko meatzaritzaren bihotz-bihotzean. Paisaia-arku zabal bat behatzeko puntu estrategikoa da. Industriak ingurunean eragindako aldaketak dokumentatu ditu.

Zein da bere helburua?

  • Meatze-ustiapenak ingurumenarekiko izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak.
  • Ingurumenaren elementurik nagusienak zeintzuk diren eta horiek babesteko eta hobetzeko jarrerak.
  • Ingurumenaren eta horren arazoen gaineko sentiberatasun eta kontzientzia handiagoa.
  • Ingurumenaren arazoak zertan diren eta nola konpon daitezkeen jakiteko beharrezko diren jarrerak.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Carretera forestal La Arboleda - Muskiz km 1,6
48530 ORTUELLA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 338 097
Email:

Ordutegia / Oharrak

Astelehenetik igandera eta jaiegunetan 10etatik 14etara eta 16etatik 18etara

Prezioa

Doako sarrera.