Udarako lau plan freskagarri

2019-07-15

Iheskor samarra da Euskal Herriko uda, eta Enkarterrikoa ez da salbuespena. Hala ere, egun sargoriak azkenik azaltzen direnean, askok eta askok eguzkia saihesten dute eta egundoko itzala bilatzeari ekiten diote. Beroa zein freskura gustuko badituzu, lau plan freskagarri ekartzen dizkizugu Enkarterriko udaz goza dezazun.

 

La Arena hondartza

Klasiko hutsa da: eguzkia irteten denean, hondartza etortzen zaigu burura, nahitaez. Enkarterrik eta itsasaldeak bat egiten dute Muskiz eta Zierbenan. La Arena hondartza bi udalerrietako kostaldean zehar hedatzen da. Bizkaiko bigarren hondartza luzeena da eta, toalla eta bestelako hondartza-tramankuluak hedatzeko sekulako gunea ez ezik, espektakulu izugarria eskaintzen digu: itsasaldien atzera-egitea. Itsasoko labarren ertzetik bihurka doan Itsaslur pasealekutik primeran ikus dezakegu. Aukera bikaina itsasertzeko haize gozoaz gozatu nahi dutenentzat hareaz lohitu barik.

 

Pozalagua kobazuloa

Beste inon ez bezala azaltzen da naturaren zirrara Pozalagua kobazuloan, eta ez bakarrik munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duelako. Haitzuloaren barrualdeak 13 ºC-ko tenperatura mantentzen du urte osoan zehar. Digitu bikaina berotik babesa aurkitzeko estalaktitek osatzen dituzten ezinezko estrukturak behatzen ditugun bitartean. Pozalagua Karrantz Haranan dago, Armañongo Parke Naturaleko bihotzean. Parkeko paisaia karstikoek eragindako mikroklima bereziari esker Mediterraneoko artadi eta pagadiak hazi dira Kantauri itsasoatik hamabost kilometrotara besterik ez.

 

Loizaga Dorrea

Eguzkia batere gustuko ez dutenek XVI. mendeko  gotorleku honen harresi lodiak eskertuko dituzte. Europako Rolls-Royce bildumarik handiena gordetzen du dorreak. Leku hobeezina dugu luxuzko ibilgailuak gordetzeko, mendi, baso eta txakolin-mahastien artean. Dorrea Galdamesen dago, kostaldetik eta hondartzetatik oso gertu. Sarritan haize leuna egiten du.

 

Pagasarriko elurtegiak

Nola freskatzen ziren gure arbasoak? Sargori egunetan mendira igotzea komenigarria ez bada ere, aspaldi batean elurra biltegiratzen zuten mendi tontorretako elurtegietan. Gaur egun ere Pagasarriko hozkailuak aurki ditzakegu mendi honen gailurrean Alonsotegitik igo egiten badugu. XVII mendeko elurtegi hauetan neguko elurra biltegiratzen zuten elikagaiak kontserbatzeko eta ajean sendatzeko: sukarra, traumatismoak, odoljarioak... Izotza udan erabiltzen zen ere freskagarriak prestatzeko eta txakolina hozteko.

Albiste gehiago