100 bizikleta elektriko mugikortasun iraunkorra bultzatzeko

2025-02-04

Irudikatu paisaia ikusgarrienen barrena egiten duzula, traba eta kutsadurarik gabe, bizikleta elektrikoek ematen duten aparteko bultzadari esker. Horixe da ENK Bike proiektu berriaren proposamena, Europar Batasuneko Next Generation EU funtsek finantzatua Enkarterrin, Meatzaldean eta Ezkerraldean mugikortasun iraunkorra sustatzeko.

Datozen hilabeteetan, 100 bizikleta elektriko eskuragarri jarriko dira Abanto-Zierbenan, Balmasedan, Barakaldon, Karrantzan, Muskizen eta Ortuellan (Meaztegi Golf). Halaber, karga-puntuak eta aparkalekuak eraikiko dira zerbitzuaren erabilera errazteko.

Baina ENK Bike bizikletak alokatzeko zerbitzua baino askoz gehiago da. Proiektuak plataforma digital adimenduna ere eskainiko du, bizikletak erreserbatzeko eta gure eskualdeez ahalik eta gehien gozatzeko diseinatutako ibilbideak aurkitzeko. Gainera, hainbat negoziok parte hartuko dute plataforman, bertako turismoari, gastronomiari eta aisialdiari buruzko informazio lagungarria emateko.

Enkarterri Bike

Ekimen honek Enkarterri Bike plataformak eskaintzen duen zerbitzua osatuko du, 2022tik aurrera bizikletak nahieran alokatzeko aukera eman duena. Aurrerantzean, ENK Bike zerbitzu berriari esker, guztiontzako mugikortasun jasangarriagoa eta irisgarriagoa sustatzeko dugun konpromisoa indartuko dugu. Laster, bada, inoiz baino errazagoa izango da Enkarterrin, Meatzaldean eta Ezkerraldean barrena bizikleta elektrikoz ibiltzea.

Albiste gehiago