Karrantza

Ordunteko Mendiak

Ordunteko Mendiak 20 kilometrotan zehar hedatzen dira Karrantzako hegoaldetik, Enkarterriko muga naturaletako bat osatuz. Zalama Mendia mendilerroko gailurrik garaiena da (eta Bizkaiko bigarrena, 1.366 metrorekin), baina 1.000 metrotik gora duten beste hainbat gailur nabarmentzen dira ere.

Joritasun itzelezko gunea izanik, Natura 2000 Europako sare ekologikoko parte da Ordunte. Pagoz eta haritzez estalitako baso-masa handia osatzen dute mendiek, eta landare-espezie bereizgarri asko dituzte. Arriskuan dauden hainbat animalia hemen bizi dira, hala nola aztore-arranoak edo saiak.

Mendilerroko gailurrik garaiena ez bada ere, Kolitza (870 metro) dugu famatuena zalantzarik gabe. Bizkaiako bost deiadar mendietako bat da, tontorrean sua piztu eta turuta jotzen baitzen Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko.

Gizakiek eta mendiek bat egin dute Enkarterrin historian zehar. Kolitzako gailurrean San Roke eliza erromanikoa altxatzen da. Baseliza honetan Balmasedako Pasio Bizidunaren jatorriak aurki ditzakegu, herritarrak mendira igotzen ohi baitziren prozesioan izurritearen aurka erregutzeko. Inguruetako haranen 360 graduko ikuspegi panoramikoa eskaintzen digu Kolitzak.

Balmasedako Udaletxearen atzealdetik irteten den zidor batetik igo dezakegu Kolitza mendiraino. Ibilbideak 6 kilometrotan zehar gora egiten du, baserri, txakolin-mahasti eta pagoen artean.

Karrantza

Ordunteko Mendiak

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Centro de Interpretación de los Montes de Ordunte
Bº Ranero (frente a la cueva de Pozalagua)
KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 560 079

Ordutegia / Oharrak

❱ Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Ibilbideak:
Alboan: 605 757 420.
www.alboanserviciosturisticos.com

❱ MTB ibilbideak:
Bizkairoute: 627 65 83 91.
www.bizkairoute.es