Dolomitas museoa

Antzinako lantegia

Dolomitas antzinako lantegiaren deskarga-gunea, 2002an Eusko Jaurlaritzak Ondare Kultural izendatu zuena, Monumentu kategoriarekin. Karrantza Haraneko Ranero haitzean kokaturiko Donosa harrobiaren ustiapenari hasiera ematen zaio 1956an. Dolomia minerala eraunzten zen eta aireko tranbia baten bidez, mea harrobitik eramaten zen Ambasaguas auzoan kokaturik zeuden lantegiko instalazioetara. Aireko tranbia hori Bizkaiko azkena izan zen eta martxan egon zen harrobia itxi zuen arte, 1976an.

Denboran atzera eginez, Dolomitas Antzinako Lantegi Museoak aukera ematen digu lantegia Bizkaiko industrian funtsezkoa izan zen garai horiek gogoratzeko eta baita ondare industriala era desberdin batean ezagutzeko ere.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Barrio Ambasaguas, s/n
(Junto a la oficina de Turismo)
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Ordutegia / Oharrak

—Larunbatak: 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara

—Igandeak: 11.00etatik 14.00etara

Prezioa

—Tarifa normala: 5 €

—Murriztutako tarifa (jubilatuak, umeak, ikasleak): 3 €