Karpin Fauna

Esperientzia basatia

Karrantza Haranan, naturaren itxurazko baretasunaren erdian, panterak, katamotzak, oreinak, kanguruak eta guanakoak zelatan daude. Karpin Fauna faunaren babes zentroko biztanleak dira. Animalia hauek bortizkeria edo ezkutuko ehizaren biktimak dira, berezko habitatera itzultzeko ezgai. Hemen ingurune seguru batean bizitzeko aukera dute.

Hiru gune tematikotan banatzen da Karpin Abentura: Dinosaurioen harana, Piztien lorategia eta Animalia, 55 espezieentzako babeslekua. Bere xede nagusia animaliak eta ingurunea errespetatzeko beharraren aldeko kontzientzia hartzea da.


Dinosauroen harana: Kanpamentu paleontologiko honetan dinosauroetako espezierik deigarrienetakoa bizi dira, euren bizimodua azaltzen duten lau ikerlariekin batera.

Piztien lorategia: Dinosauroak desagertu eta gero, bi animalia talde bizirik atera ziren Lurra heredatuz: hegaztiak eta ugaztunak.

Natura bizia: Animali ezberdinen 55 espezie baino gehiagoetarako babes pribilegiatua.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Biañez Auzoa, 37
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 107 066
Mobila: 626 622 245

Website

www.karpinabentura.com/

Ordutegia / Oharrak

Uztailaren 1etik irailaren 15era.

  • Egunero: 11:00etatik 19:00etara.

Irailaren 16tik urriaren 16ra eta apirilaren 1etik ekainaren 30era.

  • Asteburuetan eta jai egunetan: 11:00etatik 19:00etara.
  • Bestelako egunetan: taldeentzako bisitak erreserbarekin.

Urriaren 17tik martxoaren 31ra.

  • Asteburuetan eta jai egunetan: 11:00etatik 19:00etara.
  • Bestelako egunetan: taldeentzako bisitak erreserbarekin.

Prezioa

Banakako sarrerak:

  • 2 eta 3 urte bitartekoak: doan
  • 4 eta 14 urte bitartekoak: 6€
  • Helduak: 10€
  • Jubilatuak: 7€

Taldeentzako sarrerak*:

  • 2 eta 3 urte bitartekoak: doan
  • 4 eta 14 urte bitartekoak: 4,50€
  • Helduak: 7€
  • Jubilatuak: 5€
  • *12 pertsonatik gora

Karpin+Pozalagua eskaintza berezia: bi leku horietako edozeinetarako banakako sarrera erakusten baduzu, beherapena lortuko duzu bestean.