Kolitza Mendia

Deiadar-mendia

Aparteko aipamena merezi du Kolitza mendiak Enkarterri eta Bizkaiko gailurren artean. 879 metroko garaiera badu ere, inguruetako haranen 360 graduko ikuspegi panoramiko harrigarria eskaintzen digu Kolitzak. Bizkaiako bost deiadar mendietako bat da, tontorrean sua piztu eta turuta jotzen baitzen Bizkaiko Batzar Nagusietara deitzeko. Eliza erromaniko batek tontorra koroatzen du.

Balmasedako Udaletxearen atzealdetik Pandozales auzoraino irteten den zidor batetik igo dezakegu Kolitza mendiraino. Ibilbideak 6 kilometrotan zehar gora egiten du, baserri, txakolin-mahasti eta pagoen artean. Kolitza Balmaseda, Artzentales eta Burgoseko Valle de Mena arteko muga naturala da.

Kolitzako gailurrean San Roke eta San Sebastian baseliza erromanikoa altxatzen da. Tenplu honetan Balmasedako Pasio Bizidunaren jatorriak aurki ditzakegu, herritarrak mendira igotzen ohi baitziren prozesioan izurritearen aurka erregutzeko. Heriotzak murrizteko nahian, balmasedarrek baselizaren santutasuna ‘bikoiztu” zuten.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Monte Kolitza
Subida desde la Plaza de San Severino
48600 BALMASEDA (Bizkaia)