La Encartada Fabrika-Museoa

Fabrika-Museoa

OHARRA: La Encartada Fabrika Museoak ekainaren 9an berrirekiko du.Itxaron beharrik ez izateko eta bisita ziurtatzeko erreserba egitea gomendatzen da 946 80 07 78 | laencartada@bizkaia.eus. Nahitaez erabili beharko da maskara.

Boinas La Encartada Museoa 1992an itxi zuen ehun urteko lantegietatik sortzen da. Artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean.

La Encartada ehun-gaiak –txapelak, batez ere– ekoizten zituen XIX. mendeko fabrika da, jatorrizko dekorazioa eta dotazio teknologikoa bere horretan mantendu dituenak 1892tik. Eraikin nagusia, makineria eta langileen etxebizitzak garai hartara garamatzagun museo industrial baten parte dira gaur egun, hasierako poleak, uhalak eta turbinekin batera.

La Encartada Balmasedan dago, Kadagua ibaiaren ertzeko paraje eder batean, ur korronteak lantegiko makinak martxan ipintzen baitzituen. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aitzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Bº El Peñueco, 11
48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 800 778
Email:

Website

www.bizkaikoa.bizkaia.eus/laencartada

Ordutegia / Oharrak

❱ Negua (azaroaren 1etatik apirilaren 30tara):

  • Asteartetik igandetara: 10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetan: Itxita.

Uda (maiatzaren 1etatik urriaren 31era eta ostirala eta osteguna Aste Santuan):

  • Asteartetik larumbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Igandeetan eta jai egunak: 10:00etatik 14:00etara.
  • Astelehenetan: Itxita.

❱ Itxita: urtarrilaren 1ean, urtarrilaren 6an eta abenduaren 25ean.

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Bisita guztiak gidatuak dira.
❱ Azkeneko bisita ixteko ordua baino ordu bete lehenago hasten da.

Prezioa

❱ Tarifa murriztua: 3,50 €

Doan: 12 urtetik beheitikoak