Balmaseda

Balmasedako Historiaren Museoa

San Juan del Moral Eliza

Museo hau 2003 urtean ireki zuten, eta Balmasedako historiarekin loturik dauden artelanen, liburuen, agirien eta antzinako objektuen bilduma ikus dezakegu bertan. Erakusketa honako sei atal hauetan egituratua dago:

  • Udalerriaren historia. Balmaseda Bizkaian sortutako lehenengo hiribildua izan zen, 1199an.
  • Balmasedako pertsona ospetsuak.
  • Aste Santua.
  • Ondare historiko-artistikoa.
  • Balmasedako industriak eta tradizioak. Aroztegiak, kobre-mailukaketa, txapelgintza, herriko gastronomia (putxerak eta txakolina).
  • Jose Ignacio Llaguno Lenizen aretoko altzari historikoak. Areto horretan logelako altzari bitxiak eta XIX. mendeko familia burges aberats bati dagozkion sukaldeko tresnak ikusi ahal izango ditugu.

Balmaseda

Balmasedako Historiaren Museoa

San Juan del Moral Eliza

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

C/ Martin Mendia, 27
48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 657 795 806

Ordutegia / Oharrak

❱ Astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara