Enkarterrietako Museoa

Abellanedako Batzarretxea

XII. mendekoak dira Enkarterriri buruzko lehen aipamenak, eta 1394koak Abellanedako batzarrei buruzkoak. 1500 urtetik aurrera hasi ziren eskualdeko herriak beren ordezkariak bidaltzen eta garai hartan eraiki zuten Enkarterriko lehenengo Batzarretxea izango zena. Lehen eraikin hura behin-behinekoa izan zen, eta 1592an eraiki zen gaur egungoa. Halere, XX. mendean aldaketa handiak egin zizkioten eraikinari, eta orduan hartu zuen Batzarretxeak gaur egun duen itxura.

Batzarretxea Sopuertan dago eta lurraldeko askatasun politikoen adierazle izan zen mendeetan zehar. Gaur egun Enkarterrietako Museoa da, eskualdeko historia, ondasuna eta etnografia ikertzeko eta zabaltzeko gunea.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Bº Abellaneda
48190 SOPUERTA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 504 488 · 946 104 815
Email:

Website

www.enkarterrimuseoa.eus

Ordutegia / Oharrak

❱ Neguko ordutegia

Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara


Udako ordutegia (uztailaren 1etik irailaren 30era)

Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Ikasleentzako jarduera didaktikoak

Prezioa

Doako sarrera