Sopuerta

Sopuertan eskualdeko leku adierazgarrienetako bat aurkituko dugu, lurraldearen askatasunen eta singularitatearen adierazle: Abellanedako Batzar Etxea, gaur egun Enkarterrietako Museoa. Bertan eskualdeko herri bakoitzeko ordezkariak elkartu ziren mendeetan zehar. Museoa eskualdeko historia, ondarea eta etnografia ikertzeko eta zabaltzeko gunea da.

La Linde auzoan antzinako meatzari auzoan ondare industrial izendatutako bi labe aurkituko ditugu, minerala kiskaltzeko erabiltzen zirenak Catalina meategian. Meategiko sarrera erabat istilduta dago gaur, baina bere inguruan antzinako zalditegiek, mineral- birringailuak eta kalapatxak oraindik ere zutik diraute. Alen auzoan, halaber, meatzarien herrixka baten hondakinekin topatuko gara.

Aldamenetan hainbat ibilbide eta olgetarako parkeak ditugu, picnic-ak antolatzeko eta inguruneaz gozatzeko apartak direnak. Burdin Mendien Bide Berdeak herria zeharkatzen du, duela hainbat hamarkada eraitsitako meatze-trenaren bidea jarraituz 42 kilometrotan zehar. Oinez edo bizikletaz egiteko aukera dugu, eta baita natura betean aktibatzeko makina bat jarduera.

Sopuerta

Informazio praktikoa

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Zer ikusi

 

Turismo aktiboa

 

Hotel eta landetxeak

 

Jatetxeak