Putxera lehiaketa
Urriaren 23an San Severino patroiaren eguna ospatzen du Balmasedak. Goizetik milaka lagun kalez kale ibiltzen dira giro ezinhobean, Nazioarteko Putxera Txapelketan parte hartu aurretik. Txapelketa primeran pasatzeko –eta Bizkaiko lehen hiribilduko egun nagusia ospatzeko– aitzakia baino ez da. Sekulakoa, dena dela.
Trenbideko eltzea
Makinaren lurruna eta triki-taka erabiliz, gorputza berotzeko indabak prestatzen zituzten trenbideko langileek. Babarrunei saiheskia, urdaia, txorizoa, Sopuertako odolesteak eta Zallako tipula morea gehitzen zaizkie, jatorrizko egosketa teknika antzeratzen duen putxeran. Emaitza Balmasedako eltzekoa dugu.
Eltzekoa ikatzaz eta su txikian egiten da. Eltzearen egosketa hainbat ordutan zehar luzatzen da ikatzezko su txikian. Nolanahi ere, pena mereziko du itxaronaldiak emaitza dastatuz gero.
Hasiera: urriak 23 | 09:00
Bukaera: urriak 23 | 23:59
Helbidea
Plaza de San Severino
48800 BALMASEDA (Bizkaia)