Musika jaialdiak indianoen lorategietan

2019-06-13

Gordexolako Isasi Hotela · Ekainak 16

Enkarterriko indianoen etxeak kontzertu-areto bihurtuko dira uda honetan. Etxe hauek, bata beste baino handia eta deigarriagoa, ikaragarriko lorategiak dituzte, sarritan palmondoz eta bestelako zuhaitz tropikalez jantzita. Lorategi hauetako British estiloko jaialdien eszenatokia izango dira, musika emanaldi eta antzezpenekin.

Gordexolako Isasi Hotelean emango da lehenengo jaialdia ekainaren 16an, 13:00etan, Space Jam taldeko emanaldi batekin. Rock, blues, funk, soul... Sarrera librea eta doakoa izango da. Güeñeseko Villa Urrutiak hartuko dio lekukoa uztailaren 19an Arenatzarten.

Albiste gehiago