Lanestosa

Elurretako Andra Mari

Lanestosa

Urtero, abuztuaren 5ean, inguru honetako jairik ezagun eta animatuenetako bat ospatzen da Lanestosan: Elurretako Andra Mariren jaialdia. Lanestosarrak eta inguruko herri guztietako bisitariak bertaratzen dira egun horretan. Musika taldeak zuzenean aritzen dira Plaza Berrian, eta ume zein nagusiek gaueko ordu txikiak arte gozatzeko aukera izaten dute. Jai hau herriko txoko guztietara zabaltzen da eta pozik ospatzen dute, lanestosarrentzako urteko egun garrantzitsuenetako bat da eta.

Ospakizun hau dela eta, kaleak arku loretsuen dantza ikusgarriaren agertoki bihurtzen dira. Ez dakite noizkoa den, baina agiri batzuek 500 urte baino gehiago ematen dizkiote. Dantza ikusgarri hau gizonezkoek dantzatzen dute, jantzi zuri eta gerriko eta lepoko zapi gorriz jantzita.

Tradizioaren arabera, horiek norberaren amak edo andregaiak opatuak izan behar dute. Dantzariek izugarrizko trebetasunez astintzen dituzte arkuak, pausorik galdu gabe eta arkuen txirikordatze eta trukaketa eragiten duen aurrera-atzera metodiko batekin. Arkuak basa-laharraren zurtoinez edo hurritzezko makilez eginda daude, 2,5 eta 3 metroko luzeak dira, eta zetazko paper koloratuz egindako mendelekin apainduta daude.

Dantzariek eta udal segizioak laguntzen dute goizean amabirjina prozesioan frontoiraino, eta arratsaldean berriz irteten dira atez ate eskean, dantzan eta bizilagunei goraka.

Dantzari kopurua bakoitia da beti dantza honetan, eta jatorriz edo jaiotzaz lanestosarrak diren gizonezkoek baino ez dute dantzatzen. Eta hori ez da erraza, Lanestosak 300 bizilagun baino gutxiago duela kontuan hartuta.

 

(Argazkiak eta testua: Lanestosako udalak argitaratutako 'Lanestosa Ibiltari')

Lanestosa

Elurretako Andra Mari

Lanestosa

abuztua 2024 5

Hasiera: abuztuak 5 | 10:00
Bukaera: abuztuak 5 | 23:59