Zierbena, itsas zaporeko herria

2023-09-27

Kantauri Fest jaialdiaz gozatzeko asmoa baduzu, hau interesatzen zaizu! Zierbena Enkarterri-Meatzaldeko kostaldeko herrixka da. Bertoko arrantza-portuak itsas xarma tradizionala mantendu du mendeetan zehar. Baina ez da udalerriko erakargarri bakarra. Hona hemen egunduko eguna pasatzeko ideia batzuk.

« Deskargatu Zierbenako mapa

Punta Lucero, Zierbenako talaia

1873_1873puntalucero-es-real-eu-Real.jpg

Zierbenak 25 kilometroko bide-zidor seinaleztatuen sarea du. Inguruak balio ekologiko handiko kokagunez eta mota guztietako aztarnez beteta daude. Punta Luceroko igoera udalerriko ibilbide ezagunenetako bat da.

La Cuesta auzotik abiatzen da eta lurzoruan jarritako gezi berdeen bidez seinaleztatuta dago. Gailurra oso garaia ez den arren (307 metro besterik ez ditu), La Arena hondartzaren ikuspegi zirraragarriak eskaintzen dizkigu eta gerra-aztarnez josita dago, hala nola bunkerrak, tunelak eta arroilak.

JARRAITU IBILBIDEARI

La Arena hondartza

1873_1873playadezierbena-es-real-eu-Real.jpg

La Arena hondartza Bizkaiko kostaldeko bigarrena da hedaduraz (ia kilometro bat luze). Hondartza Zierbena eta Muskizko kostaldean zehar hedatzen da. Aparteko lekua da kiroletan aritzeko, uretan sartu-irten bat egiteko, dunetan paseatzeko edo itsasaldien aldaketa harrigarriak miresteko. Azken urteotan, Kantauri itsasoan surfa egiteko helmuga gogokoenetako bat bihurtu da, eta mundu osoko surflariak honaino etortzen dira olatu haserreenak hartzera.

Gainera, dunen azpian lurperatutako sekretu bat gordetzen du hondartzak: aireko tranbia baten oinarriak, burdin minerala Zugaztietatik Campomarreko garbitegietara eramatea ahalbidetzen zuena. Europako luzeena izan zen, 8 kilometroko luzerako mirari teknikoa. Itsasoa erreferentziatzat hartuta Zierbena arakatu nahi baduzu, jarraitu ibilbide honi.

JARRAITU IBILBIDEARI

Itsas zaporea

1873_1873saboramarenzierbena-es-real-eu-Real.jpg

Gastronomia Zierbenako erakargarri nagusietako bat da. Mendeetan zehar, arrantza izan zen udalerriko jarduera ekonomiko nagusia. Tradizioan oinarritutako arrain eta itsaskien errezeta tradizionalei, sukaldaritza-proposamen berritzaileak gehitu behar zaizkie. Zierbenako jatetxe eta tabernek ere –bai portukoek, bai barnealdeko auzoetakoek– pintxoz betetako barrak dituzte.

Santurtzitik (edo Portugaletetik) Zierbenera

1873_187388185861420200709115653932979721067-es-real-eu-Real.jpg

Zierbena Santurtzirekin eta Portugaleterekin lotuta dago bidegorriz. Azken horren trazadura bat dator Santiagorako Iparraldeko Bidearekin. Bizkaia Zubia bisitatzen ari bazara, Zierbena gertu-gertuan dago! La Arena hondartzaren parean amaitzen den bidezidorrak paisaia-edertasun handiko panoramikak eta mugarri industrial eta arkitektonikoak uztartzen ditu.

Albiste gehiago