Udazkenerako planak Enkarterrin

2021-10-04

Uda gero eta urrunago dagoela iruditzen zaigu, baina Enkarterrin planak egiten jarraitzen dugu deskonektatzeko eta primeran pasatzeko. Udazkena urtarorik aproposena da gure eskualdea ezagutzeko eta bertako inguru naturaletan murgiltzeko. Gainera, urriaren 12ko zubirako oso gutxi falta da, eta horretarako jarduera bereziak ere prestatu ditugu. Plan, bisita eta ibilbide gidatu ugari aurkituko dituzu hementxe. Gogoan izan datozen hilabeteetan Enkarterrin hartu ahal izango duzula ostatu, eta jarduera askotan parte hartu, % 50eko deskontuekin, Bilbao Bizkaiak bultzatutako bonu turistikoei esker.

 

Erdi Aroko bi hiribildu

BALMASEDA eta LANESTOSA

Null

Enkarterrik Erdi Aroko bi hiribildu ditu: Balmaseda (Bizkaiko zaharrena) eta Lanestosa (txikiena). Urrian hainbat bisita gidatu antolatu ditugu bi herriak ezagutzeko.

Balmasedan, XIII. mendeko Zubi Zaharra zeharkatuko dugu; erdiguneko kale eta kantoi harriztatuetan galduko gara; elizak, jauregiak, etxetzarrak eta museoak miretsiko ditugu, eta pintxorik zaporetsuenak dastatuko ditugu.

Lanestosan, Erdi Aroko zubia zeharkatuko dugu, eta eskola zaharrak, udaletxea eta oinetxeak bisitatuko ditugu. Etxe hauek indianoenak izan ziren garai batean eta mutur batetik bestera zabaltzen diren balkoiak dituzte, askotan lorez gainezka agertzen direnak.

Informazio gehiago lortzeko, sakatu bisitatu nahi duzun hiribilduari dagokion botoia.


Indianoen ametsa

KARRANTZA

Null

❱ Indianoen etxe hau Karrantzako Kontxa auzoan dago.

Etxe hau, ipuin batetik aterata dirudien arren, benetakoa da eta Karrantzan dago. Magikoak, bitxiak eta dotoreak dira, eta dozenaka daude eskualdean. Indianoen etxeak dira, bata bestea baino bata bestea baino handiki eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin. Etxeak ikustera eta indianoei eta haien keinuei buruzko istorio harrigarriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.


GALDAMES

Artisau-ogi eta -zukuen tailerra

Null

Areitz Soroa Galdamesen dagoen landa-ostatua, nekazaritza ekologikoko zentroa eta baserri-eskola da. Oraingo honetan, ogia eta zukuak egiteko hainbat artisau-tailerretan parte hartzea proposatu nahi dizugu. Gainera, baserriko animaliak bisitatzeko aukera ere izango duzu.

Null

Albiste gehiago