Bilbora eramango dugu Pozalagua abuztuan!

2018-08-01

Erakusketa Alde Zaharrean

Enkarterritik gertu zaude baina denborarik ez duzu gurera hurbiltzeko? Ez kezkatu! Uda honetan gure altxorretako bat Bilboko erdialdera eramango dugu! Abuztuaren 1etik 28ra bitartean, Pozalagua kobazuloari buruzko argazki erakusketa bisitatu ahal izango duzu Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean. Doan!

Erakusketa egunero izango da ikusgai goizeko 8.30etatik arratsaldeko 13:45, Aste Nagusian (abuztuaren 18tik 26ra) izan ezik, 12.45etan itxiki baitu egunotan. Guztira, sei panel izango dira ikusgai, Karrantzako kobazuloko panoramikak eta xehetasun planoak erakusten dituztenak. Pozalaguak munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena du. Formazio hauek grabitate-legeei aurre egiten diete itxuraz eta mosaiko liluragarria osatzen dute.

Web orrialde berria

Kobazuloaren aurkikuntzaren 60. urteurrena ospatzeko, web orrialde berria estreinatu du kobazuloak. Sarrerak erosteaz gain, taldeentzako erreserbak egin daitezke web orri berrian, eta baita Karrantzako gainerako erakarpen turistikoak ezagutu.

Albiste gehiago