Pozalaguako Koba

Paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik

Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz.

Koba hau kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.

1957ko abenduaren 28an, ondoko dolo mita-harrobi bateko lehergailu baten eztandak agerian jarri zuen haitzaren barruan ezkutaturiko haitzulo hau. Gidaturiko bisitaldi batean, haitzuloaren barruan sartuko gara, eta bertan, harribitxi geologiko horren aberastasun itzela ikusi ahal izango dugu. Ibilbidea metalezko pasagune batzuekin egokitu da, haitzuloaren barruan errazago ibili ahal izateko.

Interesgarriena estalaktita mota jakina da, eta horiei eszen triko esaten zaie. Erronka handia egiten diote grabitatearen le geari, eta norabide guztietarako adarrak dituzte, elkarrekin lo tuta eta korapilatuta. Eraketa horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta prozesu natural horren inguruko azalpen asko eman dira. Eszentrikoen presentzia handiagoa Versailleseko gelaren sabaian ikus daiteke.

Eurien garaian, haitzuloaren zorua urez betetzen da, aintzira txikia osatuz; horrek ispiluaren efektua sortzen du eta, horrela, argiztapenaren laguntzarekin, edertasun ikusgarriko giroa sortzen da.

 

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Peñas de Ranero
48891 KARRANTZA (Bizkaia)

Kontaktua

Mobila: 649 811 673

Website

cuevadepozalagua.eus

Ordutegia / Oharrak

❱ Ekainaren 15etik irailaren 15era:

Asteartetik igandera eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara (azken pasea 19:00etan).

❱ Urteko gainerako asteburuak, zubiak eta oporrak irekitzen ditu:

11:00etatik 18:00etara (azken pasea 17:00etan).

* Apirilaren 1etik urriaren 16ra izan ezik: 11:00etatik 20: 00etara (azken pasea 19:00etan).

Aste Santua eta Pazko astea:

Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 11:00etatik 20:00etara (azken pasea 19:00etan).

❱ Gabonak:

Asteartetik igandera: 11:00etatik 18:00etara (azken pasea 17:00etan).

❱ Ordutegi honetatik kanpo:

Bisita kontzertatuak (gutxienez 10 pertsonako taldea).

❱ ITXITA: astelehenero (jai eta zubiak izan ezik irailak 18).

Zerbitzuak / Informazio gehiago

Ranero herrixkatik bi kilometrora kokaturik dago, izen bere ko haitzaren oinean.

Prezioa

❱ Tarifa orokorra: 7 €.
❱ Tarifa murriztua: 4 € (8 eta 16 urte bitartekoak, jubilatuak eta taldeak).
❱ Doako sarrera: 8 urtetik beherakoak.