Enkarterri, Euskadiko bazterrik txundigarriena

Ezusteko panoramikak, Erdi Aroko hiribilduak, herri xarmagarriak, munduan bakarrak diren txokoak, adrenalina eta zapote biribilak2018-11-30

Bilbon zaude eta ohiko zirkuitu turistikotik ateratzen diren bazterrak ezagutu nahi dituzu? Hemengoa zara eta emozio berriak bizi nahi dituzu natura betean? Proposamen onenak ekartzen dizkizugu gustu guztientzako esperientzia ahaztezina bizi dezazun Euskadiko bazterrik enigmatikoenean, Bilbotik oso gertu. Ezusteko panoramikak, Erdi Aroko hiribilduak, herri xarmagarriak, munduan bakarrak diren txokoak, adrenalina eta zapore biribilak... Ongi etorri Enkarterrira!

Mugarik gabeko natura: hiru ibilbide

Burdinaren Ibilbideak kedar eta oinazezko iraganera garamatza, gaur oroimena baino ez dena. Aire zabaleko meategiek, desagertutako mundu baten adierazgarri izan ez ezik, izugarriko panoramikak laga dizkigute, Bizkaiko industriaren bihotzean. [Gehiago irakurri]

- Kadaguako Ibilbidea: Sekretuz, xarmaz eta naturaz beteriko ibilbidea jarraitzen du Kadagua ibaiak Enkarterrin zehar, Balmasedatik Alonsotegiraino. Eskualdean aurkituko dituzun indiano etxeek aho-zabalik utziko zaituzte. Eta mendizalea bazara, hemen ibilbide onenak aurkituko dituzu Kolitza, Ganekogorta eta Pagasarrirako tontorretaraino. [Gehigo irakurri]

- Natura betean daude Enkarterriko mendebaldeko haranak. Eskualdeko urruti eta bukolikoenak dira. Bere gailur eta basoen artean makina bat ibilbide eta ehundaka leize zabaltzen dira. Errekorrez eta sorpresaz beteriko lurraldea da. [Gehiago irakurri]

 

Gustu guztientzako 51 plan

Ezinezkoa da gustuko ez duzun planen bat ez aurkitzea Enkarterrin. Edade eta pertsona guztientzako 51 ideia eskaintzen dizkizugu gure eskualdez erabat goza dezazun. Munduko Rolls-Royce bilduma handiena ezkutatzen duen XIII. mendeko gotorleku batean barnera zaitez. Gure mendiak zeharkatu bizikletaz. Edo 4x4 ibilgailuan! Estresaren aurkako esperientzia bat aukeratu berezko iturburua duen spa batean. Edo txokolate tableta bat egin eta etxera eraman. Esan bezala: edade eta pertsona guztientzako planak. Eta gure eskualdean ostatua hartzen baduzu, prezio berezietan eskainiko dizkizugu. [Enkarterriz gozatzeko 51 plan]

 

Saritutako zaporeak

Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak edo Gipuzkoako sagardoak xelebreak dira gure mugetatik kanpo; baina zergatik ez dute Enkarterriko produktuek halako osperik lortu? Asko eta kalitatezkoak dira eskualdeko jangaiak. Esaterako, Balmasedan munduko txokolate onenetariko bat egiten da. Kaitxo enpresaren barietate zuriak (espezialitateko kafeak ekoizten ditu ere Balmasedako enpresa honek) urrezko domina irabazi zuen Florentzian banatutako International Chocolate Awards sarietan.

Enkarterriko txakolinek urrezko eta zilarrezko sariak irabazi dituzte Bacchus nazioarteko lehiaketan. Nolabait ere, Euskadiko txakolin mahastirik handiena gurean dago, Zallan, hain justu.Txakolina XIII. mendetik ekoiztu dute gurean. Edari aparta dugu Balmasedako eltzekoarekin konbinatzeko. Makinaren lurruna eta triki-taka erabiliz, gorputza berotzeko indabak prestatzen zituzten trenbideko langileek. Babarrunei saiheskiaurdaiatxorizoaeta odolesteak gehitzen zaizkie, jatorrizko egosketa teknika antzeratzen duen putxeran. [Gure produktuak erosi]

 

Enkarterriko mapa turistikoa



Albiste gehiago