Beste inon egin izango ez dituzun Gabonetarako zazpi plan

2019-11-24

Bilbotik oso gertu

Gabonak berehala izango dira gure artean. Argiz, kolorez, ospakizunez eta ilusioz beteriko garai hau etxeko txikienek dute gustuko batik bat. Ezinegonean itxarongo dituzte Olentzero eta Hiru Erregeak. Bitartean, beste inon egin izango ez dituzun Gabonetarako zazpi plan proposatu nahi dizkizugu, itxaronaldia girotzeko eta oporrak gozatzeko. Neguko arropak jantzi eta Enkarterrira etor zaitez!


1. Gabonetan aurkitutako kobazuloa

Gabonetan aurkitu zuten Pozalagua kobazuloa. Eztanda batek Karrantza Donosa harrobian itzelezko zuloa zabaldu zuen mendian eta ezusteko miraría agerian utzi zuen. 1957ko abenduaren 28an gertatu zen, inozenteen egunean. Baina, sinetsi ala ez, kobazuloa bere barrualde koroatzen duten estalaktita eszentrikoak bezain erreala da.

Kobazuloaren aurkitzaileek sentitu zuten zirrara bizi nahi duzu? Kobazuloa ilunpetan barneratuko zara, buruko linterna bat eramanez. Larunbatero 11:30ean Pozalaguako argiak itzaltzen dira eta hala mundu berri bat esploratzeko zirrara senti dezakegu.

Pozalagua ikusgarria da euria egiten duenean. Ura kobazuloaren barrualdera sartzen da sekulako ur-jauziak sortuz eta sinfonia lasaia konposatuz. Pozalagua eta Dolomitas Museorako sarrerak doan izango dira langabezian dauden pertsonentzat abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean.

 

2. Bisita gidatua Balmasedan

Balmaseda deskubritu hobeto ezagutzen duten pertsonen eskutik. Gure gidariek Zubi Zaharra, alde zaharreko kale harriztatuak, elizak, jauregiak eta etxe dotoreak erakutsiko dizkizute, eta Bizkaiko lehen hiribilduko mila urteko sekretuak kontatuko dizkizute. Gainera, Historia museoa eta Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa doan bisitatzeko aukera izango duzue. Bisitak abenduaren 7 eta 8an izango dira, eguerdiko 12:30ean. Prezioa: 8 € pertsona bakoitzeko.

 

3. Gabonetako azokak

Gabonak aspergarriagoak izango lirateke Gabonetako azokarik gabe! Izeiak, apaingarriak, dekorazio-artikuluak, gozokiak eta polboroiak, antzinako jolasak, zeramikak… Eguberriak benetan gozatu nahi badituzu, Gordexolako Gabonetako azokara joan beharko duzu abenduaren 15ean (11:00etatik 15:00etara). Izugarrizko pagotxak lortuko dituzu eta solidario izateko aukera izango duzu, errefuxiatuen aldeko postua egongo baita. Abenduaren 20an Balmasedako San Severino enparantzan (edo Horkasitas jauregian, euria egiten badu) errepikatu ahal izango duzu, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

 

4. El Pobaleko sugarra

Hotzari aurre egin Muskiz-eko El Pobaleko burdinolan. Larunbatetan eguerdiko 12:00etan ikusi beharreko erakustaldia eskaintzen du errementariak zuzenean, eta suak burdinola argitzen du berriz ere, XVI. mendean bezalaxe.

El Pobalek iraganeko garai batera eramango zaitu, Enkarterrik burdinaren sekretuaren jabe zenean. Ba al zenekien 3.000 iltze baino gehiago beharrezkoak zirela Euskadiko haran eta mendietan zehar altxatzen diren baserriak eraikitzeko? Hemen egiten zituzten aspaldi batean. Eta baita goldeak, segak, mailukak, burdin heziak eta ezpatak ere!

Bere sugarra piztuta mantendu du El Pobalek 1504 urtetik. Gainera, Errementariren etxea da burdinola. Hemen filmatu zen-eta Paul Urkijoren filma!


5. Haurrentzako tailerrak

Etxeko txikienek primeran pasako eta meatzaritzari buruz gehiago ikasiko dute Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren (Abanto-Zierbena) gabon-tailerretan, Concha II meategiaren ikuspegi zirraragarrien artean.

Tailerrak abenduaren 26 eta 27an (5 eta 7 urte bitarteko umeentzat) eta urtarrilaren 2 eta 3an (8 eta 10 urte bitartekoentzat) izango dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara. Parte hartu nahi baduzu, 94 636 36 82 telefonera deitu beharko duzu abenduaren 22ra arte. Prezioa: 5 €. Gainera, edade guztientzako txokolatada batera gonbidatu nahi zaitu museoak. Eguna eta ordua zehazteke daude oraindik.

Balmasedako La Encartada Fabrika Museoak haurrentzako Gabon-tailerrak antolatu ditu ere, abenduaren 24tik urtarrilaren 5era arte. Goizeko 11:00etatik 13:30era izango dira. Parte hartzeko, 946 800 778 telefonora edo laencartada@bizkaia.eus helbidera idatzi behar duzu. Prezioa: 1 €.

 

6. Zatoz hegaztiak ikustera!

 

Zatoz Gallartako (Abanto-Zierbena) Txikito frontoira hegaztiak ikustera! ExpoAves azokak 2.000 hegazti baino gehiago eta 150 hazle elkartuko ditu abenduaren 13, 14 eta 15ean. Hainbat lehiaketa egongo dira eta epaikideek hegaztien edertasunari eta beste ezaugarriei buruz eztabaidu beharko dute. Ez da erraza izango, mundu guztietako dozenaka arraza parte hartuko baitute. Ehunaka oilo egongo dira, erraldoiak zein nanoak, eta baita usoakindioilarrakanatidoak eta txoriak ere. Zenbait ugaztun izango dira ere Gallartan. Konejuak, esaterako. Flandeseko 20 kiloko aleak aho zabalik utziko zaitu.

 

7. Ogi eguna

Galdames ogi usaina izango dugu abenduaren 24an. Ohikoa den bezala, artisau ogiak protagonismo berezia izango du, baina taloa, erroskillak eta euskal pastela ere aurkitu ahal izango ditugu San Pedro plazan, zeramika, saskigintza eta zurezko taila artikuluekin batera. Nahitaezko plana Eguberriko afaria behar bezala hornitu eta eztizeko!

 


Albiste gehiago