Begiratoki panoramiko berria estreinatu du Itsaslurrek

2021-01-29

Muskizek begiratoki bat jarri du antzinako El Castillo meatze-zamalekuan

Itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealekua da Itsaslur, La Arena hondartzako sekulako ikuspegien artean. Eta, gaurtik aurrera, inoiz baino hobeak izango dira ikuspegiak, Kobarongo El Castillo zamalekuko begiratokia berreskuratu baitu Muskizek. Kostaldeko ikuspegi izugarria eskaintzen du, Castro Urdialesetik (Kantabria) Luzuero alderaino. Plataforma berriak hondartzako itsasaldien izugarrizko atzera-egiteak ikusteko aukera ematen digu, Bizkaiko bigarren hareatzarik handiena agerian uzten baitu.

Garai batean, ordea, Bizkaiko meatze-barruti handienetako bat izan zen Itsaslur. Ibilbidean zehar agertzen diren aztarnek meatze- prozesuaren urrats guztietatik gidatzen gaituzte, erauzketatik ontziratzera arte: kiskalketa labe zaharrak, antzinako meatze-trenbidea, El Castillo karga-lekuko aztarnak, Josefa meategia eta La Galernako tunela, besteak beste.

Hondartzako mareek atzera egiten dutenean, desagertutako aireko tranbia baten oinarriak agerian geratzen dira, dunen azpian lurperatuta. Tranbiak burdin minerala garraiatzen zuen La Arboledatik Campomareko garbitegietaraino. Europako luzeena izan zen, 8 kilometrorekin.

Begiratokiaz gain, inguruko meatze-iraganeko ondare-elementuak zaindu eta berreskuratzeko proiektua sustatzen ari da Muskizko Udala. Itsaslur bat dator Santiago Bideko Kostako Ibilbidearekin, eta, horregatik, erromesak eta ibiltariak erakarri ditu mendeetan zehar.

Null

❱ Antzinako aireko-tranbia La Arena hondartzan.

Null

❱ Ikuspegiak pasealekutik.

Albiste gehiago