Asteburuko planak Enkarterrin

2021-06-15

Enkarterrin eta Meatzaldean planak egiten jarraitzen dugu ekainean! Oraingo honetan, ibilbide eta bisita gidatuen aldeko apustua egin dugu, naturaz eta historiaz –baita istorioez ere– gozatzeko. Erdi Aroko hiribilduak, baso eta gailurrak, meatzarien herrixkak eta askoz gehiago. Hona hemen gure proposamenak ekaineko asteburuetarako.

 

LA ARBOLEDA

Bisita gidatua meatzarien herrixka batera

Null

❱ La Arboledako antzinako meatzarien auzoa.

Bizkaiko industriaren erraietan barnera zaitez La Arboledako antzinako meatzarien herrixkan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren eskutik. Erabat berritutako etxebizitza batean barneratuko gara, eta Bizkaiko industria-bihotzaren mugarriak ezagutuko ditugu. Topagunera (La Arboledako autobus-geltokira) Larreinetako funikularrean hurbiltzen bazara, aire zabaleko aztarnategiek moldatutako panoramikak ikusteko aukera izango duzu. Gaur egun, hobi horiek berdegunez inguratutako putzu eta bidexkaz inguratuta daude, oinez ibiltzeko eta aire zabalean gozatzeko apartak direnak.

❱ Topagunea: La Arboledako autobus-geltokia
❱ Noiz: Ekainaren 19a, larunbata
Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 4 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h


Matamoros meategia

Null

Ibilbidea La Arboledako meatzari-auzo zaharreraino, Matamoros meatzeko korta zeharkatuz. Ibilbidean, Meatzaldeko iragan industriala ezagutzeko aukera ez ezik, meatzeetako panoramika izugarriez gozatuko dugu. La Arboledatik gertu dauden antzinako meatze-egiturak ere bisitatuko ditugu (mineral-garbitegia, plano inklinatua…).

❱ Topagunea: La Arboledako autobus-geltokia
❱ Noiz: Ekainaren 20a, igandea
Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 4 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h


BALMASEDA

Ezagutu Bizkaiko lehen hiribildua

Null

 

Balmasedako alde zaharra Kadagua ibaiaren beste aldean dago. XIII. mendeko Zubi Zaharra zeharkatu bezain pronto, Erdi Aroko kaleetan galtzeko, estilo anitzeko elizak eta jauregitxoak miresteko eta hemengo gastronomia dastatzeko aukera izango dugu. Eman izena Bizkaiko lehen hiribilduko sekretu ezkutuenak ezagutzeko bisita gidatu honetan.

❱ Topagunea: San Severino plaza (ikusi mapan)
❱ Noiz: Ekainaren 20a, igandea
Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 10 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h 30 min - 2 h

 

ZALLA

Ubieta mendirako igoera

Null

Magikoa da Ubieta mendirako igoera. Aranguren hasiko gara eta, laster, baso artean sartuko gara eta erreka eder bat atzean utziko dugu.  Pixkanaka-pixkanaka gailurrera hurbilduko gara Enkarterriko haranen eta Kantauri Itsasoko sekulako ikuspegiez gozatzeko. Gainera, igoeran zehar, gailur honek Enkarterri eta Euskadiren historian izan duen garrantzia ezagutzeko aukera izango dugu.

Topagunea: Arangureneko plaza
Noiz: ekainaren 19a, larunbata
Ordua: 9:30ean
Prezioa: 5 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 3 h 30 min

 

KARRANTZA

Artzain egun batez

Null

❱ Amalur gaztandegian garatzen da jarduera.

Artzain batekin eguna pasatzea eta 4.000 urte gorako historia duen lanbide baten zokoak ezagutzea gustatuko litzaizuke? Esperientzia ezberdina proposatu nahi dizugu natura betean, edonori zuzenduta, baina batez ere etxeko txikienekin gozatzeko pentsatuta dagoena. Bisita Karrantzako Amalur gaztandegian egingo da, Karpin Fauna eta Pozalagua kobazulotik oso gertu. Artzainak gaztandegira eramango zaitu eta artisau-gazta nola egiten duen erakutsiko dizu. Bere artaldea ezagutzeko aukera izango duzu, eta baita artzainak egiten dituen jakiak erostekoa ere!

Topagunea: Amalur gaztandegia (ikusi mapan)
Noiz: ekainaren 19an, larunbata | ekainaren 26an, larunbata
Ordua: 11:00etan
Prezioa: 10 euro pertsona bakoitzeko
Iraupena: 1 h

Albiste gehiago