Asteburu bat, esperientzia mordoa

2021-04-20

Maiatzerako planak Enkarterrin eta Meatzaldean

Enkarterrin eta Meatzaldean plan mordoa prestatu ditugu maiatzaren asteburu bakoitzerako. Erdi Aroko hiribilduak, indianoen etxeak, mendeetan zehar gordetaako sekretuak, meatzarien herrixkak, txakolin-mahastiak, bean-to-bar txokolate-tailerrak eta askoz gehiago. Hona hemen maiatzerako prestatu ditugun proposamenak.

 

LA ARBOLEDA

Bisita gidatua meatzarien herrixka batera

Null

❱ La Arboledako antzinako meatzarien auzoa.

Bizkaiko industriaren erraietan barnera zaitez La Arboledako antzinako meatzarien herrixkan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren eskutik. Erabat berritutako etxebizitza batean barneratuko gara, eta Bizkaiko industria-bihotzaren mugarriak ezagutuko ditugu. Topagunera (La Arboledako autobus-geltokira) Larreinetako funikularrean hurbiltzen bazara, aire zabaleko aztarnategiek moldatutako panoramikak ikusteko aukera izango duzu. Gaur egun, hobi horiek berdegunez inguratutako putzu eta bidexkaz inguratuta daude, oinez ibiltzeko eta aire zabalean gozatzeko apartak direnak.

❱ Topagunea: La Arboledako autobus-geltokia
❱ Noiz: Maiatzaren 30a
Ordua: 11:00etatik 12:00etara
❱ Prezioa: 4 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 1 h

 

BISITALDIA ETA DASTATZE-SAIOA

Txakolin-mahastien artean

Null

Zatoz Enkarterriko upategiak bisitatu eta txakolinaren sekretuak ezagutzera! Eskualdeko enologoen eskutik lurraldeko ardogintza eta tradizio enologikoa ezagutuko dituzu, hala nola txakolinaren elaborazio-prozesua. Hainbat txakolin-barietate dastatzeko, mahastien artean ibiltzeko eta upelgetiko instalazioak ezagutzeko aukera izango duzu.

Non: Aukeratutako data eta upeltegiaren arabera
Noiz: Maiatzaren 1 eta 2an | Maiatzaren 8an | Maiatzaren 15 eta 16an | Maiatzaren 22an | Maiatzaren 29 eta 30ean
Ordua: Sakatu 'Ordutegia eta sarrerak' botoian
Prezioa: 8 € - 10 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 1 h 30 min


ZALLA

"El fuerte de Otxaran"

Null

Eguraldi onaren etorrerarekin, eta Zalla hobeto ezagutzeko eta aire zabaleko aisialdia sustatzeko asmoz, Zallako Udaleko Turismo Sailak hainbat bisita antolatu ditu udalerrian zehar maiatzean eta ekainean, bertako ondarea erakusteko. Oraingo honetan, Enkarterrietako Museoarekin (Bizkaiko Batzar Nagusiak) batera, Antonio de Truebaren "El fuerte de Otxaran" kontaketan murgilduko gara. Horretarako, oinez abiatuko gara Otxaraneraino.

❱ Topagunea: Otxarango plaza
❱ Noiz: Maiatzaren 29 eta 30ean
Ordua: 11:00etan
❱ Prezioa: 10 € pertsona bakoitzeko
❱ Iraupena: 2 ordu 30 minutu

Albiste gehiago