Aragoi Enkarterrin

2018-05-26

Herrialde gonbidatua Enkarterri Festen

Enkarterri Fest ez da edonolako ekitaldi gastronomikoa. Jatea eta zapore berriak aurkitzea gustuko dugu, baina lurraldeen arteko loturak sendotzea eta gastronomia ulertzeko era berriak saiatzea nahi dugu ere. Aragoiko kasua da, aurtengo herrialde gonbidatuetako bat Enkarterri Festen. Bere produktu onenak ekarriko dizkigute Zallaraino.

Aragoiko gastronomia dastatuz bertoko jendeak eta parerik gabeko unibertso-zapore berria ezagutuko ditugu. Esaterako, Pirinioetako txahal urrixa, mendilerroko haran garaietan bazkatzen dena; txokolateren sorlekua eta bertan egiten diren gozokiak; edo gastronomiaren oinarrizko osagarria, ogi kurruskaria, mami biguna eta lehorreko gariko berezko zereal usaina duena.

 

Lan jardunaldia

Enkarterri eta Aragoiko ekoizleak elkarrekin bildu ziren El Longar-en, Zallan dagoen XIX. mendeko jauregi handientsua. Etorritako produktoreak kontaktuak egiteari ekin zioten, Enkarterriko saltokiak Aragoiko produktuez hornitzeko: gaztak, azafraia, trufak, olioak, olibak...


Gourmet afariak

Egun berean, gauez, Zaragozako Cancook jatetxeak 25 pertsonentzako gourmet afaria eman zuen El Longar-en. Menua oso berezia izan zen:

 

 

Tailerrak eta jarduerak

Asteburu osoan zehar ikusgai eta salmentan izango dira Aragoiko produktuak Zallako udaletxeko lorategietan. Zer erosi ez badakizu, larunbatean 12:00etatik 13:00etara izango diren azaldutako dastatzeetan parte hartzeko aukera izango duzu. Zalantza guztiak erantzuten saiatuko gara.

Jarduera guztietako egitaraua kontsultatu eta ez hutsik egin. On egin!

 

Albiste gehiago