Abuztuko planak Enkarterrin

2021-07-30

Etxean geratuko zara abuztuan? Enkarterrira etortzen zaren lehenengo aldia da eta Euskadiko bazter enigmatiko hau ezagutzeko irrikan zaude? Zure kasua edozein dela ere, plan, bisita eta ibilbide gidatu ugari proposatzen dizkizugu, gureaz egunero goza dezazun. Hona hemen gure proposamenetako batzuk, baina askoz gehiago daude gure webguneko Esperientziak atalean. Abuztuan... ZATOZ ENKARTERRIRA!

 

Indianoen ametsa

KARRANTZA

Null

❱ Indianoen etxe hau Karrantzako Kontxa auzoan dago.

Etxe hau, ipuin batetik aterata dirudien arren, benetakoa da eta Karrantzan dago. Magikoak, bitxiak eta dotoreak dira, eta dozenaka daude eskualdean. Indianoen etxeak dira, bata bestea baino bata bestea baino handiki eta deigarriagoa, lorategi zabalekin eta garai hartako oso berritzailea zen arkitektura batekin. Etxeak ikustera eta indianoei eta haien keinuei buruzko istorio harrigarriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

❱ Topagunea: Udaletxeko plaza (Kontxa auzoa)
❱ Noiz: Abuztuaren 8, 14, 19, 25 eta 29an
Ordua: 11:30ean
❱ Prezioa: 8 €
❱ Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu


Txakolin-mahastien artean

BISITALDIA + DASTAKETA

Zatoz Enkarterriko upategiak bisitatu eta txakolinaren sekretuak ezagutzera! Eskualdeko enologoen eskutik lurraldeko ardogintza eta tradizio enologikoa ezagutuko dituzu, hala nola txakolinaren elaborazio-prozesua. Hainbat txakolin-barietate dastatzeko, mahastien artean ibiltzeko eta upelgetiko instalazioak ezagutzeko aukera izango duzu.

Non: Aukeratutako daten eta upeltegien arabera
Data eta ordua: Sakatu Ordutegiak eta sarrerak
Prezioa: 8 € - 10 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu


Egun bateko txangoa Muskizera

EL POBAL + MUÑATONES

Zatoz XVI. mendeko burdinola bat eta errementaria lanean ikustera! El Pobaleko sugarrak bizirik dirau XV mendetik. Muskizen dago burdinola, Barbadun ibaiaren ertzean. Zur eta lur utziko zaitu errementariak burdinola berriz ere argituko duen erakustaldi batekin. Ba al zenekien 3.000 iltze baino gehiago beharrezkoak zirela Euskadiko haran eta mendietan zehar altxatzen diren baserriak eraikitzeko? Hemen egiten zituzten aspaldi batean. Eta baita goldeak, segak, mailuak, burdin heziak eta ezpatak ere! Zer egingo ote du errementeriak oraingo honetan...? Amaiatzean, banbu-baso batean barneratzeko aukera izango duzu. Burdinola eta haren ingurua erakustaldirik gabe ere bisitatu ditzakezu.

Muskizen, halaber, Bizkaian gaztelutzat har daitekeen dorretxe bakarra da, kanpoko barrutia dela eta. Muñatones gaztelua, Barbadun ibaia eta harresiz babesturik, Erdi Aroko leinuen arteko gatazka odoltsuenen lekuko izan zen. Izena eman eta ezagutu gaztelua!


Lanestosa, denboran zeharreko bidaia

BISITA GIDATUA

Null

Lanestosa Bizkaiko herririk txikiena da, bi ehunka biztanle besterik ez dituen hiribildua eta denboraren eraginari osorik eutsi diona. Harrituta utziko zaituzte zurezko balkoi luzeak dituzten jauregitxoek, indianoen luxu handiko etxeek, eskola zaharrak eta udaletxeak, XIII. mendeko zubiak eta antzinako kale-labeek. Te invitamos a descubrirla en una visita guiada que nos descubrirá rincones con un encanto muy especial.

❱ Topagunea: Lanestosako udaletxea
❱ Noiz: Abuztuaren 7, 18, 22 eta 28an
Ordua: 12:00etan
❱ Prezioa: 8 €
❱ Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu


Ibilaldia K.a. IV. mendera

ZALLA

Ibiltzea gustuko baduzu, K.a. IV. mendera bidaiatzea proposatu nahi dizugu, Bigarren Burdin Aroko herrixka gotortu batera. Bolunburuko kastroa Kadagua ibaiak babesten duen muino batean dago, Zallan. Herrixkako biztanleen eguneroko bizitza nolakoa zen ikasiko dugu, eta Bolunburukoa ingurune ederraz gozatuko dugu. Ibilbidea amaitzeko, kondairen arabera Bizkaiko lehen akelarreak egin ziren basoan barneratuko gara.

Non: Bolunburuko Santa Ana baselliza
Noiz: Abuztuaren 15ean
Ordua: 11:00etan
Prezioa: 5 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu


Balmaseda, Bizkaiko lehen hiribildua

ONDAREA + ZAPOREAK

Null

Abuztuan Bizkaiko lehen hiribildua (ber)ezagutuko dugu, aho zapore ezin hobea utziko diguten bisita gidatu batzuei esker. Balmasedako alde zaharra Kadagua ibaiaren beste aldean dago. XIII. mendeko Zubi Zaharra zeharkatu bezain pronto, Erdi Aroko kaleetan galtzeko, estilo anitzeko elizak eta jauregitxoak miresteko eta hemengo gastronomia dastatzeko aukera izango dugu. Baina, horretaz gain, herriko zaporeak dastatuko aukera ere izango dugu: Enkarterriko txakolina eta bermuta, esaterako, gazta edo pintxoekin batera.


La Herrera, arkitektura garaikidea

ZALLA

Null

❱ Santa Ana baseliza, Bolunburun.

Kadagua ibaiaren ertzetik eramango gaituen ibilbide gidatu honek Bolunburu eta La Mella monumentu- multzoak eta La Herrera auzoa ezagutzeko aukera emango digu. Ibilbidean zehar, burdinolak, antzinako errege-bide bat eta Bolunburu eta La Mella monumentu multzoak aurkituko ditugu, antzinako ermita, dorretxe eta beste eraikin batzuez osatuak.

Non: Santa Ana baselliza
Noiz: Abuztuaren 22an
Ordua: 12:30ean
Prezioa: 5 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 2 ordu

Albiste gehiago