Karrantza
Pozalagua kobazuloa
¿Te gusta este sitio?
Pozalagua kobazuloa naturaren miraria da, benetako lurpeko katedrala. Munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena du: grabitatearen legeei aurre egiten dieten formazioek mosaiko liluragarria osatzen dute.
Karrantza haranean dago, Armañongo Parke Naturalaren erdian. Repsol Gidako txokorik onena aukeratu zuten 2013an.
Aukeratu zure bisita
Ibilbidea zutabe, kolada eta aintzira lehortu baten artetik igarotzen da. Haien gainean milaka estalaktita eszentriko hazten dira, koralezko uharria gogorarazten dutenak. Ibilbidearen amaierako behatokitik, kobazuloaren handitasuna eta bertako formazioen aberastasuna ikus daitezke.
Bisita turistikoak
Lurraren errai ikusgarrienetan barneratuko zara, estalaktitaz, estalagmitaz eta koladaz betetako lurpeko mundu bat ezagutzeko. Bidaia ahaztezina!
Pozalagua Flashback
Senti ezazu mundu berri bat aurkitzearen zirrara! Pozalagua kobazuloa beste modu batean ezagutzea proposatzen dizugu: ilunpetan barneratuko zara, kopetako linterna batekin, haren aurkitzaileek egin zuten bezala.
Taldeak
Kobazuloak taldeentzako bisita egokituak eskaintzen ditu, Dolomitas Museorako bisitarekin konbinatzeko aukerarekin. Taldeko bisita antolatzeko, jarri harremanetan telefonoz.
Erreserbak: 649 811 673
Informazio praktikoa
Zer eraman
Kobazuloaren barruko tenperatura 13 °C ingurukoa da urte osoan. Arropa beroa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen dugu.
Pozalaguako anfiteatroa
Kobazuloaren aurrealdean, antzinako dolomia-harrobian zizelkatutako auditoriuma dago, 2.000 lagunentzako edukierarekin. Bere eskala eta akustikari esker, kontzertuen, operen eta antzezlanen agertokia da.
¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.
Informazio praktikoa
Helbidea
Peñas de Ranero
48891 KARRANTZA (Bizkaia)
Kontaktua
Mobila: 649 811 673
Website
Ordutegia / Oharrak
❱ Ekainaren 15etik irailaren 8ra:
- Asteartetik igandera eta jaiegunetan 11:00etatik 18:00etara (azken bisitaldia 18:00etan).
- Bisitaldiak: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00 eta 18:00etan.
- Informazio gehiago lortzeko edo hitzartutako bisitak antolatzeko, deitu 649811673 telefonora edo idatzi pozalagua.kobazuloa@gmail.com helbide elektronikora.
❱ Kobazuloa irekita dago urteko gainerako hilabeteetako asteburuetan, zubietan eta jaiegunetan:
- 11:00etatik 18:00etara (azken bisitaldia 17:00etan).
- Bisitaldiak 11:00, 12:00, 13:00, 16:00 eta 17:00etan.
* Apirilaren 1etik urriaren 16ra izan ezik: 11:00etatik 19:00etara (azken bisitaldia 18:00etan).
❱ ITXITA: astelehenetan (jaiegunetan eta zubietan izan ezik) eta irailaren 18an.