Zalla eta Balmaseda beste begi batzuekin

2023-04-29

Errealitate birtuala

Errealitate birtuala Enkarterrira iritsi da! Gure historian eta denboran zehar bidaiatzeko bi bisita gidatutan parte hartzea proposatzen dizugu. Meta Quest 2 betaurrekoak ipinita, iraganeko hainbat eszenatokik bizia hartuko dute zure begien aurrean Zallan eta Balmasedan.

Bolunburuko kastroa eta burdinola

Zalla

1768_17681215744es-.sw810.sh575.ct1-es-real-eu-Real.jpg

El Longarretik abiatuta, El Cerco tontorrean dagoen kastroaraino joango gara. Betaurrekoei esker, Burdin Aroko bigarren herrixka hau K.a. VI. mendean zen bezala ikusiko dugu. Hortik, Bolunburuko atsedenlekutik gertu dagoen monumentu-multzo bateraino jaitsiko gara. Bertan, bisitatuko dugun antzinako burdinola dago. Berriz ere, okuluak jarriko ditugu hiru mende atzera egiteko.

Topagunea: El Longar [ikusi Google Maps-en]
Hurrengo bisitak: erabakitzeko zain
Ordua: 10:00etan
Prezioa: 15 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu

* 13 urtetik gorakoentzat. Ibilbideak 7 kilometroko luzera du; beraz, arropa eta oinetako egokiak janztea gomendatzen dugu.

Balmasedako alde zaharra eta gazteluko muinoa

Ibili zaitez Bizkaiko lehen hiribilduko Erdi Aroko kalexketan zehar XV. mendean bazina bezala. Bisita gidatu honetan, Zubi Zaharra zeharkatuko dugu, alde zaharreko mugarriak bisitatuko ditugu eta gaur egun desagertuta dauden bazterrak antzemango ditugu, hala nola Pikoen Etxea edo gaztelua. Errealitate birtualeko betaurrekoei esker, leku hauek bizia hartuko dute berriz ere, eta herriko antzinako biztanleek ikusi zituzten bezala azalduko zaizkigu.

Topagunea: San Severino plaza [ikusi Google Maps-en]
Hurrengo bisitak: AGORTUTA
Ordua: 12:00etan
Prezioa: 15 € pertsona bakoitzeko
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu

 

* 13 urtetik gorakoentzat.

Erreserbatu!

Albiste gehiago