Paperezko soinekoak ikusgai Gueñeseko udaletxean

2018-09-27

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Paperezko Soinekoen Lehiaketa ospatzen dugu urtero Gueñesen irailean. Aurten sekulako 43 diseinu eta modelo desfilatu ziren pasarela berri batetik. Nolanahi ere, urrian soineko irabazleak berriz ere miresteko aukera izango dugu larunbatero 11:00etatik 14:00etaran Gueñeseko udaletxean.

Soinekoak Gueñeseko udaletxea hartzen duen Villa Urrutia indiano etxean ikusgai izango dira. Bisita gidatuak Ondarearen Europako Jardunaldietan kokatzen dira eta doakoa izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen ditu jardunaldiak gure herrialdeko altxor material eta immaterialak zabaltzeko. Aurten emakumeek utzitako ondarea aztertzeari ekingo diote.

Hala, soinekoak ez ezik, Leandro Urrutia indiakoak eraikiarazi zuen etxeko gelak eta aretoak ikusi ahal izango ditugu. Urrutia Mexikon aberastu zen Urrutia jauna, eta bertatik eta munduko bost kontinenteetatik mota guztietako zuhaitz eta landare bitxiak ekarri zituen, gaur egun txaletaren ingurunetan dagoen ARENATZarte parkean begietsi ditzakegunak. Naturak, arteak eta kulturak bat egiten dute hemen. Izan ere, Harri eta urezko zidorrak argazki-erakusketa ikusgai izango da parkeko kristalezko eraikinean urriaren 6tik 28ra.

__________________

Hizkuntzak: euskara edo gaztelania

Topagunea: Udaletxea (ARENATZarte parkea)

Eguna: urriaren 6, 13, 20 eta 27an, larunbata

Ordua: 10:00etatik 14:00etara.

Informazioa eta erreserbak: 946 692 689 edo 605 772 774 | kultura@guenes.net

Plaza mugatuak

Albiste gehiago