Irailak 22: 2x1 Enkarterrin

2018-09-17

Turismo Partizipatiboaren Eguna - Ontourists Day

Pozalagua kobazuloa, Dolomitas, La Encartada Fabrika Museoa eta El Pobaleko burdinola

Ontourists Bilbao 2018 ez da edonolako bidaia gida. Hiria aurkezteko era berria proposatzen digu, 2017 bisitatu zuten turisten esperientzien, bizipen eta irudien bitartez. Ibilbideak Instagram-en jarraitzen du mugarik gabe. @on.tourists kontuan Bilboko toki esanguratsuenak eta xarmaz beteriko beste hainbat bazter ezagutzeko aukera izango duzu. Parte hartzea pertsona guztientzat zabalik dago #OnTourists edo #TurismoParticipativo hashtagak erabiliz.

Ontourists-ek Turismo Partizipatiboaren Eguna ospatuko du larunbatean, irailaren 22an. Enkarterriko hainbat erakarpen turistikok bat egingo dute 2x1eko promozioa eskainiz Pozalagua kobazuloan, Dolomitas Antzinako Fabrikan eta La Encartada Fabrika Museoan. Baita El Pobaleko burdinolan ere, 12:00etako erakustaldian.

Halaber, Dolomitas eta Pozalaguak bi pertsonentzako gonbidapena oparituko diete Ontourists paperezko gida Bilboko García Rivero liburu-dendan erosten duten lehenengo hamar pertsonei.

 

#Ontourists day Enkarterrin

 

Albiste gehiago