Euskadiko lehenengo ‘bikefriendly’ lurraldea bilakatu da Enkarterri

2019-05-05

Gure eskualdea bizikletan aritzeko gune pribilegiatua dela bermatzen du ziurtagiri honek, orografia aparta, espezializatutako zerbitzuak eta eskaintza turistiko bikaina baititu

Bikefriendly lurraldea bihurtu da Enkarterri aurten; hauxe da, bizikletaz aritzeko eskualde pribilegiatua txirrindulari profesional zein zaleentzat, hala nola gure herriak pedalei eraginda ezagutu nahi dituztenentzat. Bikefriendly taldeko ziurtagiri honek sektorearen kalitate erreferentzia nagusietako bat bilakatu da azken urteotan eta Enkarterrik bi gurpilen gainean ibiltzeko orografia aproposa, kalitatezko hotel espezializatuak eta eskaintza turistiko bikaina dituela bermatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtapen hau lortu duen lehenengo lurraldea da Enkarterri.

Eskualdea bizikletaz zeharkatzeko hainbat ibilbide diseinatu ditu Enkartur-ek Bizkairoute (Zalla) enpresaren laguntzarekin, mendi zein errepideetatik, hala nola entrenatzeko zirkuituak. Eskaintza osoa www.enkarterribike.com/eu web orrian bildu eta komertzializatuko da.

Enkarterri Bike Friendly-ko ibilbideak eskualdeko bazter guztietan barneratzen dira, eta ziklismoa maite duen edonori zuzenduta daude: txirrindulari profesionalak, euren aisialdian pedalei eragiten gozatzen duten zaleak eta familiak.

 

❱ Informazio gehiago: www.enkarterribike.com/eu

Albiste gehiago