Errekor berria hautsi du Enkarterrik uda honetan

2018-09-10

Aurreko urtean baino %8 turista gehiago jaso ditu eskualdeak

Zorioneko gaude Enkarterrin. Elkarren segidako bost urteren ondoren, turismo errekor berria hautsi dugu 2018an. Bizkaiko ekialdean dagoen eskualde honetako erakarpen turistiko nagusiek aurreko urtean baino %8,07 turista gehiago jaso dituzte ekaina, uztaila eta abuztuan.

Uda bereziki ona izan da Balmasedan: La Encartada Fabrika Museoak iaz baino %23 bisitari gehiago jaso ditu, eta alde zaharreko bi museoek (Historia eta Aste Santukoak), %18 gehiago. Datu positiboak gainerako herrien ezaugarri nagusia izan dira ere bai. Esaterako, Karpin Abenturak %6,15eko hazkundea izan du, eta Pozalagua kobazuloak, %1,81ekoa.

Eskualdeko beste muturrean, El Pobaleko burdinolak %12,12 bisitari gehiago jaso ditu aurten. Muñatoizko gazteluak, bestaldetik, berezko errekorra hautsi egin du: %43,95 gehiago. Gazteluak udan irekitzen du soilik, eta Erdi Aroari buruzko birsorkuntzak eta topaketak antolatzen ditu hilabete hauetan.

Guztira, 46.850 turista jaso dituzte eskualdeko erakarpen turistiko nagusiek. Aurreko urtean 43.351 izan ziren gurera bertaratutakoak. Beraz, hazkundea %8,07koa izan da.

 

Atzerritik etorriak

Gainerako hilabeteetan ez bezala, Enkarterrira udan etortzen diren turisten erdia baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira, Madrilgoak eta Kataluniakoak, batez ere. Bestalde, %10a atzerritik etorritakoak dira, Frantzia, Erresmua Batua eta Alemaniakoak gehien bat. Badira herrialde urrutikoak direnak ere. Latinoamerikar asko, esaterako, Txile, Argentina edo Mexikotik etortzen dira Enkarterrira euren arbasoen jaioterriaren bila.

Albiste gehiago