Bolunburu aktiboa

Jardueran Zallan (uztailean eta abuztuan)2021-07-14

Zallako Udalak BOLUNBURU AKTIBOA proiektua jarri du martxan uztailerako eta abuzturako, aisialdi-eremuari eta haren inguruneari balioa emateko. Helburua udalerriko aisialdi-gune hau erreferente bihurtzea da. Ohitura osasungarriak sustatuko dira, hala nola kirola egitea eta ondarea eta ingurune naturala ezagutaraztea eta zaintzea.

Santa Ana ermita izango da jarduera guztien abiapuntu. Gainera, hainbat zerbitzu osagarri eskainiko dira (ordutegia: 11:30etik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara): kirol-materiala (baloiak, sareak, erraketak, fresbeeak, petankak...), hamakak (erreserba presentzialak edo kirolak.zalla.eus webgunean), adin guztientzako liburuak eta haurrentzako dinaminazio-programa zabala (lanegunetan, 17:30etik aurrera).

EGITARAUA (uztaila)

 

Haurrentzako tailerrak

❱ Uztailaren 16an, 19:00etan: Ilargi-kraterren tailerra

❱ Uztailaren 26an, 19:00etan: Planisferio-tailerra

Natura ezagutzeko tailerrak (datak zehazteke)

 

 

Bisita gidatuak

❱ Uztailaren 25ean, 11:00etan: Bolunburuko kastroa [informazio gehiago eta erreserbak]

❱ Uztailaren 29an, 18:00etan: Bolunburuko begiratokia [informazio gehiago eta erreserbak]

 

 

Adinekoentzako ibilbideak

❱ Uztailaren 15ean, 10:30ean: Botanika + San Juaneko pomada egitea. Ibilaldi gidatu honetan inguruko loreak identifikatu eta bilduko ditugu, ondoren artisau-krema bat egiteko. [Izen-emateak: HAZen edo www.zalla.eus webgunean].

 

 

Familia ibilaldia

Parkean zehar ibilko gara, Bolunburuk naturak erakusten duen aberastasuna eta biodibertsitateari buruz kontzientziatzeko. [Izen-emateak: HAZen edo www.zalla.eus webgunean].

❱ Uztailaren 16an, 12:00etana.

❱ Uztailaren 22an, 17:00etan.

 

Null

❱ Zerbitzu gehigarriak erabili ahal izango dira, hala nola kirol-materiala, hamakak, adin guztientzako liburuak eta haurrentzako dinaminazio-programa anitza.

Albiste gehiago