Balmaseda, città slow

2018-05-30

Slow food

Presaka bizi gara, benetan garrantzitsua denari garrantzirik ez ematen. Janari azkarra eskaintzen duten jatetxeak nonahi ugaritzen ari dira, aurrez prestatutako jakiak ezinbestekoak bihurtu zaizkigu eta askotan zutik jan egiten dugu. 'Cittaslow' direlakoak errealitate honi aurre egiten dieten hiriak eta herriak dira. Bizitza lasaiago igarotzen da toki hauetan, tradizioak, jatorria eta nortasuna mimatzen baitira. Akreditazio hau jasotzea ez da erraza, baina Balmasedak lortu du.

Cittaslow erakundeak Bizkaiko lehenengo hiribilduan ospatuko du asteburu honetan bere urteroko batzarra. Gure tradizio gastronomikoa partekatuz gain, herriko eta eskualdeko txokorik nabarmenenak ezagutarazteko aukera izango dugu, hala nola La Encartada Fabrika Museoa edo Loizaga Dorrea (Galdames). Gainera, ekainaren 2an, larunbata, Fira Cittaslow azoka izango dugu San Juan plazan eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. [Egitaraua]

Babarrun eltzekoa, plater slowa

La Robla trenaren lurruna eta triki-taka erabiliz, gorputza berotzeko babarrun eltzekoak prestatzen zituzten trenbideko langileek. Babarrunei saiheskia, urdaia, txorizoa, Sopuertako odolesteak eta Zallako tipula morea gehitzen zaizkie, jatorrizko egosketa teknika antzeratzen duen putxeran.

 

Albiste gehiago