5000 lagun inguru bertaratu dira Pozalaguako jaialdiara

2019-08-12

Edizio arrakastatsuena

5000 lagun inguru Karrantzara bertaratu dira asteburu honetan. Pozalaguako jaialdiaren edizio arrakastatsuenak pop, rock eta musika klasikoa elkartu ditu agertoki harrigarri batean.

Antzezpenek antolakuntzaren itxaropen baikorrenak hobetu dituzte eta jaialdia Euskadiko nagusienen artean kontsolidatu dute.

Enkartur-ek eta Karrantzako Udalak jaialdia abuztura mugitzea erabaki zuten, Kantauri kostaldean oporrak pasatzen dituzte turistak erakartzeko asmoz. Horrez gain, musikagatik apustua egin dute erakunde biek, antzezpen aukera anitza, esanguratsua eta berritzailea eskainiz.

Kontzertuak abuztuaren 9an hasi ziren Desira-ren emanaldiarekin. Ostean Remember Queen-en txanda izan zen. Queen rock taldeari eginiko nazioarteko omenaldi onena dela diote askok. Erresuma Batuko taldearen jatorrizko bideoekin, panel argidunekin eta eszenografiarekin batera eskaini zuten emanaldia.

Abuztuaren 10ean Bilboko Orkestra Sinfonikoak hartuko zuen testigua. BOS-ek Pozalagua ondo ezagutzen du, kobazuloa hautatu baitzuen 2017an erakundearen familia-argazkia hartzeko. Amaitzeko, kontzertua eskaini zuen Di Sei-k.

 

____________________

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

Albiste gehiago