Lactebal
Baserriko errezeta tradizionalak gorde ditu belaunaldiz belaunaldi Lactebal-ek, gure ahosabaien gozamenerako. Behi-esne propioa erabiliz, mota guztietako esnekiak egiten ditu enpresa honek Balmasedan. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: jogurt naturalak eta zaporekoak (limoia, laranja, ahabiak, mugurdia, basoko frutak…), jogurt likidoa, gazta freskoa, gazta-krema, esne pasteurizatu osoa edo erdigaingabetua eta mami gozoak (azken horiek ardi-esnearekin eginak).
Informazio praktikoa
Helbidea
Parque Industrial El Páramo, parcela A, Nº 8
48800 BALMASEDA (Bizkaia)
Kontaktua
Tel.: 946 802 864 · 946 802 868
Zerbitzuak / Informazio gehiago
❱ Taldeentzako bisita gidatuak erreserbarekin.