Muskiz

Itsaslur

Ibilbide bat itsaslabarretatik

Muskizeko itsaslabarren ertzetik bihurka doan pasealeku lasaia da Itsaslur gaur egun, baina garai batean Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen.

La Arena hondartzan hasten da ibilbidea, Pobeña auzoan. Bide lauari ekin baino lehenago eskaileretatik igo beharko dugu. Malda gainditutakoan, pasealekura bertara iritsiko gara. Handik gutxira iturri bat dago, eta, lehen bihurgunean, La Arena hondartzaren ikusmira ezin ederragoaz gozatu ahal izango dugu.

Hormigoizko bidetik jarraituko dugu bidebanaketara heldu arte. Hona iritsita, mea zamatzeko lekua ikusi ahal izango dugu eskuinera edo, saihestu gabe, aurrera jarraitu ahal izango dugu ezkerreko bidetik. Trazatuak ez du galtzeko aukerarik ematen. Horretarako, kostaldeko lerroa amaierara arte jarraitu besterik ez dago.

Era berean, inguruko ohiko beste jarduera baten aztarnak nabarmendu behar ditugu: algen bilketa. Bidearen ondoan, eskuinera, hurbiletik ikusi ahal izango ditugu orain dela gutxi algak itsaslabarretatik igotzeko erabiltzen zituzten poleak.

Trazatuan zehar, pasealekua eserlekuz, iturriz eta bertako faunari, florari, geologiari… buruzko interpretazio-panelez beteta dago. Pasealekuaren amaieran atsedenlekua dago eta, alde batera, meatzaritzaren antzinako aztarnak daude ikusgai. Izan ere, Euskadiko meatze-barruti handienetako bat izan zen Itsaslur garai batean.

Ibilbidean zehar agertzen diren aztarnek meatze-prozesuaren urrats guztietatik gidatzen gaituzte, erauzketatik ontziratzera arte: kiskalketa labe zaharrak, antzinako meatze-trenbidea, El Castillo karga-lekuko aztarnak, Josefa meategia etaLa Galernako tunela, besteak beste.

Kobaronetik, autobusez itzuli ahal izango gara Pobeñara. Bestela, atsedenlekuren ondoan kokatutako aparkalekutik ezkerrera irteten den bidea hartuko dugu, abiapuntura itzuli ahal izateko. Horrela, ibilbide biribila egingo dugu.

Muskiz

Itsaslur

Ibilbide bat itsaslabarretatik

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Pobeña, Kobaron (Muskiz)
MUSKIZ (Bizkaia)

Zerbitzuak / Informazio gehiago

❱ Distantzia: 2,25 km.
❱ Iraupena: 50 min.
❱ Zailtasun maila: Baxua.
❱ Trazadura mota: Lineala.
❱ Hasiera: Pobeña.
❱ Amaiera: Kobaron.