Zuhaitzen gainean

Inoiz ez duzu ametsik egin pilatutako estresa zuhaitzen gainean askatzen duzula? Sopuerta Abenturak erraz jarriko dizu: tibetar zubiak, tirolina zirkuituak, lianak eta abordatze sareak. Adrenalina eta barreak bat datoz hemen.

Sopuerta Abentura zuhaitzetan abenturak izateko Euskadiko parkerik handiena da. Zailtasun desberdineko zortzi zirkuitu ditu, eta hasiberrientzako bi, metro bat eta 21 metro bitartekoak.

Kuadrillarekin edo familiarekin etor zaitez. Lau urtetik beherakoak beren beharretara erabat moldatutako zirkuitu batean aritu ahal izango dira, sorpresa eta emozioz beteta.

¿Quieres saber cómo llegar? Te lo indicamos.

Informazio praktikoa

Helbidea

Sopuerta Abentura
San Cristóbal s/n
SOPUERTA (Bizkaia)

Kontaktua

Tel.: 946 104 051
Mobila: 663 805 609

Website

www.sopuerta-abentura.com

Ordutegia / Oharrak

- Uztailean eta abuztuan: egunero zabaltzen du.

- Urteko gainerako egunetan: asteburu, jaiegun eta eskolako oporretan.

- Taldeak edonoiz etor daitezke. Erreserba betiere beharrezkoa da. Ordutegia web orrian kontsultatu.

Prezioa

- Tarifa orokorra: 19€

- 4 eta 13 urte bitartekoak: 14..50€

- 4 urtetik beherakoak: 4€