Wine Identity: ardo-jaialdia Balmasedan
2024-04-10
Apirilak 27 eta 28 | Horkasitas jauregia
Wine Identity ardoaren artea ospatzeko jaialdia da. Balmasedako Horkasitas jauregian jauregian izango da, apirilaren 27an eta 28an. Bertako ardogintza-tradizioa ahaztu gabe, ñabarduren unibertso berritzaile batean murgilduko gara. Parte hartu dastaketa gidatuetan, probatu ardo esklusiboak kopaka eta jabetu ardoen sekretuez itzal handiko sommelieren eskutik. Segi irakurtzen eta eman izena!
Nola parte har dezaket?
- Horkasitas jauregirako sarrera: doan (ikusi kokapena Google Maps-en).
- Ardo-dastaketak: lortu dastaketa-taloitegi bat 10 euroren truke. Kopa eta dastaketa- koaderno bat jasoko dituzu, eta hainbat dastaketetan parte hartzeko eskubidea.
- Dastaketa gidatuak: izena emateko, sakatu beheko estekak.
Gainera, salmenta-gune bat egongo da, eta bertan botila esklusiboak erosi ahal izango dituzu, besteak beste. Doako hitzaldietan parte hartzeko aukera ere izango duzu handiko handien eta ardo-adituen eskutik..
Ordutegia
- Larunbata: 11:00etatik 15:30era eta 18:00etatik 21:00era
- Igandea: 11:00etatik 15:30era
Upeltegiak
❱ Clunia (Burgos)
❱ Aseginolaza Leunda (Nafarroa)
❱ Celler Frisach (Tarragona)
❱ Crusoe Treasure (Bizkaia)
❱ Artesanos del vino (Valentzia)
❱ Bodegas Ondalán (Araba)
❱ Primitivo Collantes (Cadiz)
❱ Cavas Maria Rigol Ordi (Bartzelona)
❱ Bodegas Raúl Bello Rodríguez (Errioxa)
❱ Proyecto Thunder (Bartzelona)
❱ Ximénez-Spínola (Cadiz)
❱ Bodegas Menade (Valladolid)
❱ L’Excellence – Champagne Vignerons
❱ Celler Casa Josu (Bartzelona)
❱ Celler Dumenge (Bartzelona)
❱ Chateau Zegaani (Georgia)
❱ Chateau Leuville (Georgia)
❱ Xose Lois Sebio (Ourense)
❱ Champagne Barnaut à Bouzy (Frantzia)
❱ Txakoli Txabarri (Bizkaia)
❱ Alfredo Egia Vigneron (Bizkaia)
❱ Oeno Future (Erresuma Batua)
❱ Celer Anima Mundi (Bartzelona)
❱ Alegre Valgañón (Errioxa)
❱ Barbarot Wines (Errioxa)
❱ Virgen de Lorea (Bizkaia)
Dastaketa gidatuak
Apirilaren 26tik aurrera, dastaketerako tiketak jaialdian bertan egongo dira salgai.
Dastaketa bakoitzak ordubete irauten du eta 7 euro balio du.
Apirilak 27, larunbata
11:00etatik 12:00etara
❱ Xanpainaren mundua I: barietateen dastaketak | Sergio Mujicoren eskutik (AGORTUTA)
❱ Terra Alta, Kataloniako ezezagun hori | Celler Frisach upeltegiaren eskutik
12:30etik 13:30era
❱ Botilan ondutako txakolinak eta antxoak | Jon Ugaldek egindako uztarketa (AGORTUTA)
❱ Mendebaldetik ekialdera: Iberiar Penintsulako ardo ikonikoenak | Antonio Loporen eskutik
14:00etatik 15:00etara
❱ Xanpainaren mundua II: dastaketa eta zonalde famatuenak | Sergio Mujicoren eskutik (AGORTUTA)
❱ Borgoinako ardoak eta oliba olio birjina estra | Inmaculada Lopezek egindako uztarketa (AGORTUTA)
18:00etatik 19:00etara
❱ Nafarroa berriaren erroan | Aseginolaza eta Leundaren terroir ardoak eta begirunezko ikuspegi berria
❱ Filmetako ardoak | Antzeztutako dastaketa, Juanan Bilbao eta Marta Urzelairen eskutik (AGORTUTA)
19:30etik 20:30era
❱ Errioxako ardo mitikoak eta idi-haragia | Asier Dañobeitiak eta Oskar Garciak egindako uztarketa (AGORTUTA)
❱ Dastaketa bertikala: Jerez de Sacristía eta Ximénez Spinola
Apirilak 28, igandea
11:00etatik 12:00etara
❱ Corpinnat: ardo apardunen iraultza
❱ Georgiako ardoak | Nikoloz Agdgomelashvili-ren eskutik (AGORTUTA)
12:30etik 13:30era
❱ Dastaketa bertikala: Celler Batlle Gramona
❱ Boilurrak: mitoak eta gezurrak (AGORTUTA)
14:00etatik 15:00era
❱ Boilurrak eta kalitate handiko ardo zaharrak | Fausto Pascualen eskutik (AGORTUTA)
❱ Chateau Zegaani (Georgiako ardoa) | Nikoloz Agdgomelashvili-ren eskutik (AGORTUTA)
Hitzaldiak eta erakusketak
Doako hitzaldiak, ardogintzari eta sektorearen azken joerei buruzko xehetasun guztiez jabe zaitezen. Hitzaldiak profesionalei eta zaleei zuzenduta daude.
Apirilak 27, larunbata
11:00etatik 11:45era
❱ Ardo naturalak: zergatik daude pil-pilean?
12:00etatik 12:45era
❱ Ardoetan inbertitzeko gakoak | Ivai Sicilia, luxuzko ardoen agentea eta Oeno Future ekimenaren ordezkaria
17:30etik 18:15era
❱ Georgia, ardoaren jaioterria: ardoak, barietateak eta Kvevri-a | Nikoloz Agdgomelashvili, Georgiako enologoa
18:30etatik 19:15era
❱ Piwi mahats-barietateak: hibridoak, klonak eta gurutzatze genetikoak | Jon Andoni Rementeria, Espainiako eta Euskadiko sommelier-txapelduna
Apirilak 28, igandea
11:00etatik 11:45era
❱ Ardo-inbertsioak | Ivai Sicilia, luxuzko ardoen agentea eta Oeno Future ekimenaren ordezkaria
12:00etatik 12:45era
❱ Dastaketa-hitzaldia: Alfredo Egia Vigneron-en proiektu berria
13:00etatik 13:45era
❱ Errioxako ardoak vs. Errioxako ardo berriak