Txakolinaren mundua

2022-10-20

Zalantzarik gabe, txakolina da euskal edaririk tipikoena. Den-dena jakin nahi dugu ardo honi eta Enkarterrirekin duen harremanari buruz. Horregatik, jardueraz eta sorpresaz betetako txakolin-ibilbide bat diseinatu dugu: dastaketak errota batean edo Rolls-Royce artean, bertoko pintxoekin egindako uztarketak, mahastien arteko ibilbideak (ahosabairako ordainsariarekin) eta askoz gehiago.


Zalla

Virgen de Lorea: klasiko baten nobedadeak

Azaroak 13

1642_1642virgendelorea-es-real-eu-Real.jpg

Agortuta

Bisitatu Euskadiko txakolin-mahastirik handiena eta dastatu Virgen de Lorea upategiaren azken sorkuntzak: Loreako Ama 100 % Zuri, Leyes de Abellaneda eta Loreako Ama Rosé txakolinak. Upategiko enologoen eskutik dastatuko ditugu, gilda eta ardi gaztarekin batera. Halaber, mahatsondoen artean ibiltzeko eta upeltegiaren instalazioak ezagutzeko aukera izango dugu.

❱ Noiz: azaroaren 13a
❱ Ordua: 12:00etan
❱ Prezioa: 10 €
❱ Topagunea: Muebles El Paraíso saltokiaren aparkalekua [ikusi Google Maps-en

Erreserbatu

Markoleta upeltegiak

Txakolina eta talo-tailerra

Azaroak 20

1642_1642markoleta-es-real-eu-Real.png

Agortuta

Markoleta Txakolinaren mahatsondoak Güeñeseko La Quadra auzoan daude, Eretza mendiaren estalpean. Mahatsak iparraldeko haizetik babestuta hazten dira hemen, berezko usain hori lurretik ateraz. Ibilbide laburra egiten dute: mahatsondotik dolarera zuzenean pasatzen dira. Lortutako muztioa txakolin bihurtuko da kupeletan. Bisitaldian, upeltegiko ardoak mahastian bertan dastatzeaz gain, taloa prestatuko dugu uztartze ezin hobea lortzeko.

❱ Noiz: azaroaren 20a
❱ Ordua: 12:00etan
❱ Prezioa: 10 €
❱ Topagunea: Markoleta upeltegiak [ikusi Google Maps-en]

Erreserbatu

Bodegas de Galdames upeltegia

Dastaketa errota batean

Azaroak 27

1642_1642molino-es-real-eu-Real.jpg

Argazkia: www.euskadi.eus

Agortuta

Bisitaldia Valdiviango XVIII. mendeko errotan egingo da, Galdamesko natura betean. XVIII. Hemen, Barbadun ibaiko uren ondoan eta mahastietatik eta Bodegas de Galdames upeltegiaren instalazioetatik oso gertu, hiru txakolin dastatuko ditugu bertako produktuekin egindako beste hainbeste pintxorekin batera. On egin!

❱ Noiz: azaroan 27a
❱ Ordua: 12:00etan
❱ Prezioa: 10 €
❱ Topagunea: Valdiviango errota [Google Maps-en]
Erreserbatu

Ulibarri Artzaiak (Gordexola)

Gazta eta txakolin ekologikoak: antzinako zaporeak

Abenduak 4

1642_ulibarriartzaiak-eu-Real.jpg

Zer zapore zuten gure arbasoek dastatzen zituzten txakolinek eta gaztek? Ulibarri Artzaiak (Gordexola) betiko zaporeak berreskuratu nahi izan ditu abeltzaintza eta mahastizaintza ekologikoko proiektu aitzindari baten bidez. Bisitaldia baserrian bertan egingo dugu eta, txakolinaz gain, artzainaren ardi gazta saritua dastatuko dugu artaldearen ikuspegi artean.

❱ Noiz: abenduaren 4a
❱ Ordua: 12:00etan
❱ Prezioa: 10 €
❱ Topagunea: Ulibarri Artzaiak-en baserria [ikusi Google Maps-en]

Erreserbatu

Txurrut (Sopuerta)

Ibilgailuak, txakolina, bermuta eta pintxoak

Abenduak 6

1642_loizaga-eu-Real.jpeg

Agortuta

Txakolina, bermuta, pintxoak eta luxuzko ibilgailuak: Enkarterriko txakolin gazteenetako bat ezagutzeko konbinazio aparta. Bisitaldia Galdamesko Concejuelo auzoan hasiko da. Hemen dago Loizaga dorrea, Europako Rolls-Royce bilduma pribatu handiena. Museoa bisitatu ondoren, Sopuertaraino abiatugo gara oinez edo norberaren autoan (ibilbidea 1,5 kilometrokoa da), Txurrut upategietaraino hain justu. Bertan txakolina, bermutak eta pintxo bat dastatuko ditugu.

❱ Noiz: abenduaren 6a
❱ Ordua: 10:30ean
❱ Prezioa: 10 € (Loizaga Dorrerako sarrera barne)
❱ Topagunea: Loizaga Dorrea [ikusi Google Maps-en]

Erreserbatu

De Bringas (Karrantza)

Txakolina pintxoekin

Abenduak 8

1642_bringas-eu-Real.jpg

Agortuta

Oraingo honetan, Bizkaiko txakolinik mendebaldekoena ezagutuko dugu: lasto koloreko ardo hori bat, hondarribi zuri barietateko mahatsez egina batez ere. De Bringas txakolinak fruta-gustuko ukitua eta azidotasun orekatua ditu, eta aparta da produktu freskoekin laguntzeko. Oraingoan, bertoko produktuekin egindako pintxoekin uztartuko dugu.

❱ Noiz: abenduaren 8a
❱ Ordua: 12:00etan
❱ Prezioa: 10 €
❱ Topagunea: DeBringas upategia [ikusi Google Maps-en]

Erreserbatu

Txabarri Txakolina (Sopuerta)

Mahastien ibilbidea

Abenduak 10

1642_vinrdotxabarri-eu-Real.jpg

Mahastia Sopuertan dago.

Ibilbide gidatua txakolina eta aperitiboekin ordainsari gisa. Zallako Euskadi plazatik abiatuko gara eta Sopuertako Abellaneda auzoko Txabarri Txakolinaren mahastietaraino iritsiko gara oinez. Mahastian, makineria eta ekoizpen-prozesua ezagutuko ditugu. Egunari amaiera emateko, upategiko txakolinak eta pintxo batzuk dastatuko ditugu.

❱ Noiz: abenduaren 10a
❱ Ordua: 10:00etan
❱ Prezioa: 10 €
❱ Topagunea: Zallako Euskadi plaza [ikusi Google Maps-en]

Erreserbatu

Albiste gehiago