Longar Gourmet Room

2018-05-16

Bazkariak eta afariak Maroko eta Aragoiko produktuekin

Jatea gustatzen zaizu? Eta bidaiatzea, mundua esploratzea eta zapore eta testura berriak ezagutzea? Baietz erantzunez gero, ezin izango duzu Enkarterri Fest hutsik egin, bereziki Maroko eta Aragoiko produktuekin egingo ditugun bazkari eta afariak. Zallako jaialdi gastronomikoko bostgarren edizioa ospatuko dugu aurten nobedade askorekin, besteak beste El Longar XIX. mendeko jauregian [nola heldu] antolatutako otoruntza hauek.

Maroko eta Aragoiko zaporerik onenak aukeratu ditugu goi sukaldaritzaren plazerraz oso merke goza dezazun. Zaragozako Cancook-ek zein Bilboko Faruk jatetxeak gastronomia oraindik ere harrigarria izan daitekeela erakutsiko digute.

 

 

Izen-emateak: www.enkarterrifest.eus

Albiste gehiago