Europako Ondare Industrialaren Ibilbidean nabarmendu da Enkarterri

2019-10-22

European Route of Industrial Heritage (ERIH)

Europako Ondare Industrialaren Ibilbidea (ERIH) aurkeztu zuten Berlinen pasaden astean, kontinente zaharraren industria-zokoetan zehar zehatz-mehatz garamatzana. Euskadik eta Enkarterrik protagonismo nabarmena dute ibilbidean, munduko asmo handikoena turismo industrialaren arloan.

Gure eskualdeko bost industria gune nabarmendu dira European Route of Industrial Heritage delakoan: Antzinako Dolomitas Lantegia (Karrantza), Boinas La Encartada (Balmaseda), Loizaga Dorrea (Galdames), Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena) eta Larreinetako funikularra (Trapagaran).

Web orria ingelesez eta alemanez baino ez dago oraindik, baina Europar Batasuneko beste hainbat hizkuntzetara itzuliko da laster. Ibilbidea ezinbesteko urratsa da gure ondare kulturala eta industriala mantentzeko, eta bere garrantziaren kontzientzia hartzeko. Aldi berean, aparteko aukera dugu bertoko ondarea behar den moduan balioesteko eta Enkarterriko eskaintza turistikoa gure mugetatik kanpo ezagutarazteko.

Aliron!

Enkarterriko industriaren erraietatik abiatzen den zazpi etapetako ibilbidea aurkeztu zuen Enkartur-ek urtarrilean.  Gure eskualdea euskal industriaren jaiolekua izan zen XIX. mendearen erdialdean. Hemen, Burdin Mendien erraietan, Bizkaiko meategien ustiapena hasi zen.  Gaur egun inor gutxik daki denbora batean, La Arena hondartzako dunen gainean, Europako aireko tranbia luzeena altxatzen zela, 8 kilometrorekin.

Enkarterrik, Euskadik eta Europak bezala, ingurumena bere onera ekartzeari ekin zion industria-birmoldaketaren ondoren, gaurko ikuspuntu batetik.

Albiste gehiago