Enkarzine: zinemari eskainitako astea

2020-11-21

Istorio laburrez beteko dira Zalla Zine Antzokiko pantailak aste honetan. Koronabirusak eragindako krisia arren, Enkarzine film laburren lehiaketaren 39. edizioak urteroko hitzorduari eutsi dio (osasun neurri guztiekin).

Sarrerak doakoak eta zenbakitutak izango dira, eta programatutako sei saioetara joaten diren guztiek takilatik pasatu beharko dute. Bertan euren kokapena adieraziko zaie, segurtasun-tarteak mantentzeko. Zinema Antzokiko sarbideetan airea etengabe berritzeko sistema bat abian dago. Horrez gain, gel hidroalkoholikoa eta Enkarzineko maskarak izango dira eskuragarri da. Urria Zinemak, jaialdia antolatzen duen elkarteak, ahalegin handia egin du lehiaketa giro osasuntsu, atsegin eta seguro batean egin ahal izateko.

Beraz, dokumentalez, animazio-lanez eta argumentu-zintez betetako astebeteaz gozatzeko aukera izango dugu. Laburmetraiak azaroaren 23tik 27ra proiektatuko dira, 18:30ean, Zallako Zine Antzokian. Hilaren 28an, larunbata, epaimahaiaren erabakiaren berri emango da, sariak banatuko dira eta berriro ere irabazleen lanak proiektatuko dira.

Null

Albiste gehiago