Enkarterrik eta Meatzaldeak aurrea hartu dute mugikortasun iraunkorrean

2023-01-23

Eskualdeak iraultza txiki bat bizi izan du turismo-sektorean, Eusko Jaurlaritzak Lehentasunezko Jarduera Eremuei emandako finantzaketari esker. Urte honetatik aurrera, bizikletak alokatzeko zerbitzu bat, autokarabana-gune berriak edo berrituak eta turismo-fluxuak zenbatzeko sistema bat izango ditugu.


Alokatu bizikleta bat!

Enkarterri Bike

1659_165914-caravana13-es-real-eu-Real.jpg

Ba al zenekien Enkarterrin bizikletak alokatzeko zerbitzu berri bat dugula? Ohiko modeloak edo txirringa elektrikoak alokatu ahalko dituzu, bi gurpilen gaineko edozein erronkari aurre egiteko. Enkarterri Bike erabat pertsonalizagarria da. Bizikleta bat alokatu eta zure kasa ibil zaitezke, bizikleta-txango bat antolatu eskualdea ezagutzeko, edo gure ibilbide gidatuetan parte hartu.

Bizikleta bat alokatzea oso erraza da. Aukeratu data-tarte bat eta gehien gustatzen zaizun modeloa (mendikoa, errepidekoa, etab.) gure erreserba-motorra erabilita. Ibiltzeari berehala ekin diezaiozun, bizikletak konpontzeko eta garbitzeko guneak jarri ditugu eskualdean zehar. Gainera, 2.500 kilometro ibilbide baino gehiago digitalizatu ditugu (esteka honetan daude eskuragarri).

ALOKATU BIZIKLETA BAT!

Autokarabana-gune gehiago

Berriak edo berrituak

1659_1659caravanaenkarrantza-es-real-eu-Real.jpg

Autokarabanan bidaiatzea errazagoa izango da 2023an. Azken urteotan, Enkarterri natura-turismoaren erreferente bihurtu da. Autokarabanetako egonaldiak ugaritu egin dira, eta gune berriak behar ziren. Datozen hilabeteetan, Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Lanestosa eta Sopuertan autokarabana-gune berriak edo berrituak izango ditugu, guztiak ere elektrizitate- eta ur-hartuneekin.

Sopuertakoa (El Castaño auzoan egongo da) zerrendako azkena da eta, horregatik, modernoena izango da. Izan ere, autosufizientea izango da. Energia elektrikoa sortuko duten panel fotovoltaikoak instalatu dira, ibilgailuei eta ekipamenduei (informazio-panelak, sartzeko hesi automatizatua, etab.) elektrizitatea emateko.

Txirrindulari eta mendi-ibiltarien zenbaketa

1659_1659senderistas-es-real-eu-Real.jpg

Natura-turismoaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten jarraitzeko, 2.500 kilometro ibilbide baino gehiago digitalizatu ditugu. Baina zenbat mendi-ibiltarik eta txirrindularik bisitatzen gaituzte? Zer ibilbide aukeratzen dituzte? Zein dira ezagunenak? Galdera horiei erantzuteko, hamar kontagailu jarri ditugu Balmasedan, Karrantzan, Gordexolan, Güeñesen eta Sopuertan.

Gailu horiei esker, Enkarterritik igarotzen diren bizikleten eta oinezkoen trafikoaren jarraipena egin ahalko dugu. Horrela, aukeratutako ibilbideei, urteko aldiei, eguneko uneei eta abarri buruzko informazio gehiago lortuko dugu. Pertsonen anonimotasuna erabat bermatzen du teknologia, ez baitu inor grabatzen; aitzitik, pertsonak hauteman eta kontatzen ditu.

Albiste gehiago